Kontzeptua

Antzerti

Bere garaiko idazlerik gehienak bezala, Miguel de Unamuno eta Pio Baroja antzertiaren eremura garai hartan beste inolako literatura generok eman ezin zezakeen onuren eta ospearen bila hurbildu ziren. Unamunori dagokionez gogo handiago eta txikiago horrez gain gizartearen eraldaketan eragin zitekeen toki bezala zeukan eszenatokiaren kontzeptu idealista azaltzen zen. Baina, horretarako, antzerti kostunbrista eta naturalista zaharraren ereduak apurtuz hizkuntza eszenikoaren berrezarpena beharrezkotzat jotzen zen. Asmo horrekin, Unamunok bere filosofia eta gogoetak bideratzen dituzten tragedia garaikideak eraiki zituen, sarritan hain antzerti "aroztegi"rik gabe eraikitakoak ze interpretazio jolaserako baino irakurketarako sortutakotzat gehiago jo daitezke. Unamunoren dramaturgia bederatzi lan luzez eta ekitaldi bakar bateko hiruk osatzen dute.

Pio Barojaren antzertia espezialistek "bitxi" edota "arraro" bezala jo izan dute. Bere ipuin eta eleberrietariko batzuk elkarrizketa eszeniko eran idatzita daude, bere antzerti lan nabarmenak sailkatzea zail egiten den erregistroetan mugitzen den bitartean. Eta, egia esan, Barojak bere garaiko arrakastarik handieneko egileen (Galdos, Dicenta, Benavente, Martinez Sierra), antzerti erretorikagatiko bere erdeinuarekin batera drama unitateen menpe izateko bere gaitasunik eza aitortzen zuen. Faktore horien elkartzetik eratortzen da El Mirlo Blanco zeritzan Barojatarren madrildar etxean zegoen ganbara-antzertitxotik at bere lanetariko batzuk inoiz ikusi ez izatea. Barojaren arrakastarik handiena bere heriotza izan zenetik hogei urtegarrenean, espainiar Antzerti Askeko talde batek El horroroso crimen de Peñaranda del Campo eszenara eraman zuenean lortu zuen, hiru urtetan zehar laurehun antzezpen inguru emanez.