Kontzeptua

Sare Sozialak

Sare sozialak, gizabanakoez osatutako gizarte-egiturak dira, non gizabanakoak nodoak diren eta elkarren arteko lotura bakoitzak bien arteko erlazio mota bat adierazten duen, adibidez laguntasuna, gustu amankomunak, ezagutza eta abar.

Sare sozialak, Grafoen Teoria erabiliz azaltzen dira. Bertan, entitateak nodo bezala aurkezten dira eta horien arteko erlazioak loturak bezala. Egitura sozial hauek aztertzen dituen metodologiari sare sozialen analisia deitzen zaio. Gizarte-Zientziako alor berrienetan bere erabilera oso ohikoa da. Beste hainbat arlotan ere erabili ohi dira sare sozialen analisiak, esate baterako epidemia baten edo informazio baten zabalkundearen jarraipena egiterako garaian.

2002. urtean hasi ziren Interneten azaltzen lagun-multzoen sareak sustatzen zituzten webguneak, hasiera batean komunitate birtualak deitu zitzaien. Beren funtzionamenduaren oinarrian sei graduen teoria dago, hortik abiatuta garatutako webguneek erabiltzaileak Internet erabiltzeko duen modua erabat aldatu egin du.