Kontzeptua

Portuko zamaketariak

Portuetako zamalanetan, hala karga eta deskarga jardueretan nola zamak ontzietan antolatzen eta abarretan ari diren langileen oinarrizko eginkizuna, funtsean, iraganean zuten berbera da. Oinarrizko aldea zera dugu, merkantzia trafikoan ematen diren gorakadak langile gehiago erabiliz moldatu beharrean, orain portuetako jardueren mekanikazio eta prestakuntza handiagoa ditugula, XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren erdialdean hasi baitzen prozesu hori gurean. Sektore honetakoek esan ohi duten moduan, "utzi egin zioten dena eskuz egiteari".

Euskal zamaketarien industrializazio eta prestakuntza hau Europako porturik aurreratuenetan baino askoz geroago gertatu zen, eta ekonomiaren industria- eta merkataritza-garapenaren ondorioa izan zen, zeren eta itsas trafikoaren gorakada ekarri baitzuen; hala eta guztiz ere, langile hauen kopurua beherantz egiten hasi zen, eta bide horrexetatik jarraitu zuen gainera hainbat hamarkadatan zehar.

Portu bakoitzak bere ezaugarriak baditu ere, besteak beste arrazoi historikoak, neurriak eta bere espezializazioak hartzen dituen merkantziak direla eta, Bilbon zein Pasaian normalean merkantziak kargatzeko lana portuan egiten zuten, eta gabarretarako deskarga, berriz, badian (ontzietako garabiak erabiliz); hauek nasetan uzten zuten karga, biltegietara eramateko ondoren eta, hurrena, kamioiz edo trenez, zegokien tokira garraiatzeko.

Baldintza ekonomikoak ere nabarmen aldatu dira. Adibide gisa, 1975 arte, orduan hasi ziren langabezia zela eta kobratzen, bakar-bakarrik egindako lanagatik kobratzen zuten, eta ez zegoen inolako konpentsaziorik, inork ez kontratatzea fortunatuz gero.

Portuetako zamaketarien lanaren ezaugarriak direla eta, hauen kontratazioa ezaugarri horien eta kontratatzaileen interesen baldintzapean zegoen. Portuan karga eta deskargarako langileak behar zituzten enpresek Organización de Trabajadores Portuarios (OTP) izenekoari egiten zioten eskaria -lehengo Servicio de Trabajadores Portuarios zen-; gaur egun, berriz, Sociedad Estatal de Estiba y Desestiba delakoari.

Enpresek eskatzen zituzten zamaketarien hautaketa bere ugazabek egiten zuten. Portuan "la llamada" bezala ezagutzen zen deialdi hori, Bilbon hiru aldiz egiten zen egunean, 7 ?, 12 ? eta 17 ?etan: "a los trabajadores fijos se les llamaba por su número y a los eventuales, hasta su supresión en 1974, por el nombre". Eskatzaileak, normalean, langabezin zeuden marinelak, ikasleak edo txandaka zebiltzaten langileak ziren. Pasaian, non baserritarren presentzia ugaria zen, modu berdinean egiten zen kontratazioa, hau da, enpresetako ugazaben hautaketa librearen bitartez. Itsasontziko zamaketariak "la rampla" izeneko lekuan elkartzen ziren. Lurrekoak berriz, "erlojuan".

XX. mendeko hirurogeiko azken urteetara arte, lana eskatzen zutenak lan-eskaintzak baino askoz gehiago ziren. Alabaina, karga eta zamalanetako jardueren mekanizazio gero eta handiagoak jarduera hauetan espezializatutako langile kopurua galanki murriztea ekarri du, baita gure portuetan ere. Bilboko portuan, 1985eko apirilaren lehenean, 1.377 ziren zamaketariak, eta ia-ia bi hamarkada geroago, 2004aren hasiera inguruan, bakar-bakarrik 386 ziren, nahiz merkantzia trafikoak gorakada handia izan duen.