- Gazteak erakundeetan txertatzeko lehena izatea du helburu. Gaitasun teknikoen eta zeharkakoen ikasketa burutuz, erakundeetako praktika profesionalak erraztuz, ekimen proiektuak bultzatuz, mugikortasun geografikoa eta coaching bezalako ekintzen bitartez, Unibertsitatetik lan munduratzeko prozesuak erraztu eta berritu nahi ditu Fundazioak.
- Fundazioarekin harremanetan dauden erakundeentzako gizarte aldaketaren trakzio eragile izan nahi du, gazteak barne hartzen dituzten erakunde onak sorraraziko dituzten mekanismoen eta ereduen bitartez, eta enpresen gizarte erantzukizun nahiz berrikuntza barne hartzen dituen kudeaketa sistema aurreratua erabiliz.
- Pentsamendu ildoak proposatu eta giza nahiz gizarte garapenarekin zerikusia duten gaiak ikertu eta ezagutu (hezkuntza, balioak, ingurune ekonomikoa eta lan merkatua, enpresa, etab.), NSF 2050 Giza Iraultza eraikitzen lagun diezaieten.
- Goi mailako eragileengan eragina, probokazioa eta mugimendua sorrarazi nahiko du, eragile politiko eta soziekonomiko ezberdinen arteko lankidetza aktiboa, inplikazioa eta ezagueren elkartrukea lortu nahian (lobby).
- NSFren jarduera eta eragin eremua nazioarteko bihurtzea (balioa denon artean elkartrukatzeko eta eraikitzeko elkartasun eta loturak identifikatuz).
Novia Salcedo globaltasunari irekitako erakundea da, berritzailea, bikaintasun printzipioetan oinarrituta lehian eta lankidetzan aritzen dena.
Erakundea osatzen duten pertsonak ditu oinarri, bai profesionalak eta baita borondatez laguntzen dutenak ere. Horretarako Fundazioa bereizten duen barne hazkuntzaren estilo zehatzari arreta berezia ematen dio:
- Autonomia, ezagutza, sormena eta ekimena.
- Besteekiko lankidetza eta irekitasuna; bai NSF familia osatzen dutenekiko eta baita bere zereginaren helburu direnekiko (gazteak alde batetik, eta erakundeak nahiz enpresak bestetik).
NSF-aren gobernua, horretarako sortutako Patronatuak darama, bere funtzioak Patronatu Batzordearen eta Batzorde Teknikoaren bidez betetzen dituelarik. Gobernu hori erakunde osoak partekatzen duen lidergo etikoaren bidez gauzatzen da.
Lan taldea osatzen duten langileek Fundazioaren izaera eta lan egiteko modua barneratzen saiatzen dira, hori baita beste pertsona eta erakunde batzuen aurrean erakuts dezaketen aurkezpen irudirik onena..
