Erakunde berritzaileentzat sustagarriak diren esperientziak lantzen ditu ekitaldi ezberdinak antolatuz (topaketak, enpresen elkartasun eguna, etab.).
Burututako ekintza eta lanen ondorioz, Novia Salcedo Fundazioak argitalpen ezberdinak egiten ditu. Hala nola, urteko memoriak, azterlanak, komunikazio aldizkariak edo Newsletter-ak.
Fundazioak dituen helburuak lortu ahal izateko, beste batzuekin elkarlanean aritzea eta kideen babesa izatea da bide bakarra. Hau kontutan izanik, NSFk modu aktiboan parte hartzen du sare eta foroetan eta sektore publikoko nahiz pribatuko eragileekin elkarlanean aritzen da.
