Aurreko mendeko 80. hamarkadan sortu zen Novia Salcedo Fundazioa Bilbon. Krisi egoera zela eta gazteek etorkizun itxaropentsua izateko aukera eskasak, eta enplegu aukera urriak ikusirik, lanik gabeko tituludun bihurtzen ziren unibertsitate ikasketak amaitu ondoren. Hau zela eta gazteentzako lan aukera gisa ikusi zuen Fundazioaren sortzaile eta ohorezko presidente zen Txomin Bereciartuak.
Aukeratutako izenak Fundazioaren estiloa eta espiritua islatzen ditu. Pedro Novia Salcedo y Castañosek (1790-1865) etengabeko krisi garaian bizi behar izan zuen, eta, aurrena Bilboko alkate gisa eta, ondoren, Madrilgo senatari gisa, aurrera egin behar izan zuen herrialdeari laguntzeko. Kulturaren, hezkuntzaren, ekoizpen jardueraren eta komunikazioen iraultzaren arloetan hobekuntza sustatu zuen eta hori zela eta, lehenengo "Bizkaiko Jaurerriko Meritu Oneko Seme" izendatu zuten.
