Mundu akademikoak ematen ez dituen ahalmenak, gaitasunak eta balioak dituzten pertsonak eskatzen dituen lan merkatuaren aldaketa konplexuei erantzuna eman nahi die NFS Human School-ek. Ekimen honen helburu nagusia, enpresetan burututako prestakuntza praktikoen bidez, gazteek ingurune akademikoetan jasotako prestakuntzari balioa ematea da. Modu horretan, pertsona bakoitzak bere giza gaitasunekin bat datorren ibilbide profesionala sor dezake.
NSF Human School-ek bi talde handiren eskakizunei erantzuten saiatzen da: titulatu berri diren gazteak nahiz enpresak.
NSF Human School, ikasketa eremu ez formalak dituen eskola aktiboa da. Lehen lana lortzeko zailtasunak dituzten gazte titulatu berriei zuzenduriko eskola hain zuzen ere.
Profesionaleei prestakuntza eta laguntza eskeintzen dien erakundeen kudeaketan espezializatutako eskola da. Gainera, gazteak izaera trebatzailea duten enpresetan sartzeko prozesuei babesa ematen die.
