Kulturalak

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa

Eraikin berria eraiki artean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren egoitza Iruñeko Aoiz kaleko Eraikinean lekutzen da, Garcia Mercadal arkitektoak diseinatu eta 1963an eraiki zena.

2005ean Nafarroako Gobernuak TYM arkitektura-estudioak aurkeztutako proiektua onartu zuen. Fernandez Militino eta Tellechea arkitektoek egindakoa.

Hasiera batean hiru eraikin aipatzen ziren bertan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa hartzekoak. Azkenik, soilik bi kontserbatorioak eraiki ziren.

Proiektua "Ciudad de la Música" (musikaren hiria) izendatu zen eta 21.233.446 euroko aurrekontua zuen. Mendebaldea auzoan lekutzen zen, Nafarroako Liburutegi Nagusiaren aurrean. Orubearen azalera 15.550 metro koadrokoa da gutxi gorabehera. Eraikuntza Construcciones ACR enpresari esleitu zaio. Eraikuntza 2011. urterako amaitzea aurreikusten da.

Gobernuan den UPN alderdiak eta PSN alderdiak sinatutako "Nafarroa Plana 2012" konpromiso politikoaren barruan kokatzen da obra.

2009/10/13an Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz Sesmak lehen harria kokatu zuen. Ekitaldira Foru Erkidegoko agintariak, Nafarroako kontserbatorioetako zuzendariak eta zuzendari ohiak, eta Nafarroako musikaren hezkuntza eta kulturako ordezkariak bertaratu ziren, azken multzo horretan Maria Bayo sopranoaren presentzia nabarmendu behar da.