Kontzeptua

Meatzaritza. Mea zamaketariak

El Piquillon lan egiten zuten berrogeita bi langilek 21 bagoneta erabiltzen zituzten. Langileak meategiak ustiatzen zituzten enpresek kontratatzen zituzten eta 180-185 pezeta inguruko soldata ordaintzen zietan astean (laguntzaileei, 147 pezeta) XX. mendeko lehen berrogeiko hamarraldian. Langileek txandan eta "zereginera" lan egiten zuten, hau da, taldeari egotzitako bagoneta kopurua zamatzen zutenean lanaldia amaitutzat egoten ziren. Hala ere, "ontzi bakoitzaren zamaren prezioa tona kopuruaren arabera doitzen zuten", eta horrela diru sarrera handiagoak lortzeko aukera izaten zuten. Gogoan izan behar dugu gerra zibilaren ostean, errazionamendu garaian, alegia, meatzariek, berariazko lan zailak egiten zituzten langile guztiek bezala, gainontzeko herritarrek baino errazio handiagoak hartzen zituztela.

Lanean ari zirenean ez zuten kaskorik erabiltzen, eta ez zuten laneko arropa berezirik ere janzten, baina "botak jantzi behar izaten zituzten eta zapi bat jarri lepoan". Laneko istripuak, kolpeak, erorketak, eta abar ohikoak ziren; heriotza istripuren bat edo beste ere gertatu ohi zen.

Bagonetak uhal garraiatzaileaz, "La correa" izenekoaz, ordeztu zirenean, zamatzaileen lan baldintzak asko hobetu ziren, eta ontziak zamatzeko gaitasuna asko areagotu zen: 2.000 tona inguru orduko.