Kontzeptua

Magia Euskal Herrian

Andere belagile horiek, sorgin zirelakoan, torturatzen zituzten eta jakina, nahi zena aitortzen zuten: akelarrean ibili zirela eta Satan gurtu. Sorgin auziak hurbil Esteban Materrek bere Dotrinan (1617.) idazten du sorginek Jainkoa ukatzen dutelako erre behar direla. Egiategik, alderantziz dio:

Sorgin edo belagiletzaz

"1.Nere ustea da gaitz egiteko mütilik, ezetare neskatorik Debrüak eztüala beharrik.

2.Halakorik behar balü aberats litirola (litzakela) ta ez eskele diradean bezala.

3.Egia bada halako mainatetzaz (mirabetaz) ari dela ofizioan, soldata ageri dela ematen ezteiela, ez eta nahian deitzela direlakoz belagile guziak ahalkegarri bizi. Hantik, jarraikia edo nausia zekein dela edo miskandiek gaizki zerbitzatzen düela. O! sekülan ez da ikusi zerbitzaria soldata ta ogi bagerik, halabada ere hartan daude sorgin güziak.

4. Gizonak direlakoz emazteak baino azkarrago, bihoztoiago espantagarri ez dago Debrüak eztüan mütilik ta den haren konfidantza jarri emazteetan lehen, ezpalitz ere segretüarengatik, bai eta ere khordosta, süiaz ez diradealakoz gizonak bezain lotsor."

J. Egiategi, Filosfo huskaldunaren ekkheia II, 1785 Euskaltzaindia, Bilbo, 2010.

Logroñoko Inkizizioaren artxiboan Nafarroan Bargotako de Mellado sorginaren etxean aurkitu zituztenak, kimiarako ontziak ziren, ukendu, pintura baita kimikagaiekin baita sorginkeriaz zortzi liburu zeuzkan. Goi mailako sorgina zen.

Aingeru Irigarai sendagileak kontatu zidan Nafarroan meza beltz bakanak eman izan zirela, baina meza parodia parranda horietan ez zen jenderik hiltzen hegazti bat baizik. Internetekin gaurko magia garatazen ari da.