Kontzeptua

Magia Euskal Herrian

Gaizkiaren lortzeko dohainak dituztenak dira. Duela berrogei urte Sorhutako sorgin andrea bazen. Sorgin fama zuten batzuk begizkoa edo pozoia erabiltzen zuten, baina gehienak petrikillo motakoak ziren.

Begizkoak egiteko ez zen sorgin izan beharrik Lehengusu batez famatu zen, neska bat harekin ezkontzea ukaturik, begi gaiztoa egin ziola. Nahi gaberik Idiart batek abere batzuz ongi erranik hilarazten zituen. Haur batez esaten bada "Hau hume ederra" norbaitek erantzun behar dio "Jainkoak bizi luzea eman dezaiola" haurra hil ez dadin.

Begizkoaz babesteko niniei batik bat troxetako gerrikoan zetazko kutun baten barnean Joanesen ebanjelioko izena edo hitzak ezartzen dira; Hitz berdinak abadeari eskatzen zitzaion meza bukatura sorginak eta begizkoak urruntzeko. Zingiarria amuletoa da, ama bati bularra gogortu ez dakion edo eri bada senda.

Fermin Leizaola antropologoak ardien babesteko zintzarrietan jarzten zirenak latinezko otoitzekin, idoro ditu. De Lancre sorgin erretzaileak (1610.an) zion kutunetan bazirela hebreoz sorgin formulak: Abracadabra, Anazipta, Sabela.

Begizkoek kanpo norbait gaixoarazi edo hilarazi liteke eihar meza batekin Meza, xede zenbaitentzat eskatu, kandelatxoa meza garaian erre eta otoitz egin izterbegia (enemigo personal) delakoa hil dadin. Behargabeak deabruaz askatzeko exorzistak baditugu.