Kontzeptua

Garia

Feniziarrentzat Dagan zen gariaren jainkoa, Zeruaren eta Lurraren semea.

Dena den, gariaren erlijio-sinbolismoak kultura greziarrean jo zuen gailurra. Greziarrentzat Ceres zen zerealen eta nekazaritzaren jainkosa, Cronosen (Saturno) eta Rearen (edo Ops, Vesta, Cibeles) alaba eta Jupiterren arreba. Berak irakatsi omen zien gizakiei lurra lantzen, garia ereiten, uzta jasotzen eta ogia egiten, Eleusisen adoratzen zuten Eubuleoren bidez. Zeusen seme eta Triptolemoren anaia zen Eubuleo. Txerriak gordetzen ari zela, Pluton ikusi zuen Proserpina harrapatzen, eta Ceres ohartarazi zuen. Azken horrek, esker onez, garia landatzeko artea irakatsi zion.

Hebrearrek ere garia, ardoa eta olioa eskaintzen zituzten aldarean. Jeremiasek dio (41:8): "...garizko, garagarrezko, oliozko eta eztizko altxorrak ditugu soroetan...".