Kontzeptua

Garia

Zereal-landaketaren lehen aztarnak K.a. 8000. urtekoak dira eta Asia Mendebaldean aurkitu dira (Mesopotamia, Siria, Jordania, Turkia eta Irak).

Lehen uste zen egiptoarrengandik ikasi zituztela greziarrek garia landatzeko teknikak, erromatarrek greziarrengandik jaso eta mendebalde osora zabaldu zituztela. Baina hori guztia zalantzan jarri behar da, izan ere, lehenengo kultura egiptoarren aurretik, K.a. 5000. urtearen inguruan, Valentzia inguruan zereala landatzen zuten jada, eta Euskal Herrian ere K.a. 5000 eta 4500. urteen bitarteko landaketa-aztarnak daude. Aipagarria da gure inguruan badirela K.a. 4200 eta 3000. urteen bitarteko eskuzko errotak.

Aztarnategi arkeologikoetan, hilobietan, ohikoa da etxeko abereen hezurkiak aurkitzea gizakienen ondoan. Baina Santoñako La Doncella haitzuloan K.a. III. eta II. milurtekoen arteko gizakien gorpuzkinekin batera "gari-ale ugariz" osatutako oparia azaldu zen. Azpimarragarria da gure inguruko lehen nekazaritza-biziguneetan erritual horrek zuen balio sinbolikoa. Animalien opariak genituen, eta orain landareenak ere baditugu1.

Nafarroako Corteseko eta Arabako La Hoyako Burdin Aroko aztarnategietan, esaterako, dokumentatuta dago garai hartan garia bazutela.

On Jose Miguel Barandiaranek euskal Mitologiari buruzko lanean dioenez:

"En efecto, los basajaun cultivaban el trigo en la montaña de Muskia, sita en Atáun. Un hombre valeroso -San Martinico-, amigo de ellos, fue a visitarlos en su caverna. Llevaba calzado muy ancho con toda intención. Como viese allí montones de trigo apilado, apostó con los basajaunes a ver quién los atravesaba mejor, de un salto, sin tocar ningún grano del cereal. Los basajaunes los atravesaron fácilmente; pero San Martinico cayó en el centro de un montón, donde sus albarcas se llenaron de trigo.

Luego se despidió de los "señores salvajes" y se dirigió hacia el valle. Pronto los basajaun se dieron cuenta de que San Martinico llevaba granos de trigo en su calzado y lanzaron contra él un hacha, su arma arrojadiza. Esta se metió en el tronco de un castaño del término Mekolalde sito en San Gregorio (Atáun), distante un kilómetro de la cueva de Muskia, y no alcanzó a San Martinico que ya se había alejado algo más.

Ya tenían, pues, los hombres semilla de trigo; pero no sabían cuándo sembrarla. Acercándose un día San Martinico a la cueva de los basajaunes, oyó cómo uno de éstos cantaba: "Si los hombres supieran esta canción, bien se aprovecharían de ella: al brotar la hoja, siémbrese el maíz; al caer la hoja, siémbrese el trigo; por San Lorenzo, siémbrese el nabo". En consecuencia, San Martinico sembró su semilla de trigo en otoño y obtuvo en verano la primera cosecha de este cereal, cuyo cultivo y el uso del pan se extendieron luego por el mundo".

("Basajaunek garia landatzen zuten Ataungo Muskia mendian. Haien lagun San Martinico ausarta bisitan joan zitzaien haitzulora. Oinetako zabalak zeramatzan, propio. Gari-aleak pilatuta ikusi zituen han, eta desafioa bota zien basajaunei: ea nork egiten zuen jauzi gari-ale piloaren gainetik, alerik zapaldu gabe. Basajaunek aise egin zuten salto, baina San Martinico ale-piloaren erdi-erdian erori zen, eta abarkak gari-alez bete zitzaizkion.

Gero, "izaki basatiak" agurtu eta bailararantz abiatu zen. Basajaunak segituan konturatu ziren San Martinicok gari-aleak zeramatzala abarketan, eta aizkora jaurti zioten. Ataungo San Gregorioko Mekolalden gaztainondo baten enborrean sartuta gelditu zen aizkora, Muskiako haitzulotik kilometro batera, San Martinico urrutiago baitzebilen.

Horrela, gizakiek gari-aleak lortu zituzten, baina ez zekiten noiz erein behar zituzten. Egun batean San Martinico basajaunen haitzulora hurbildu zen eta euretako bat kantuan entzun zuen: "gizakiek kanta honen berri izango balute ondo aprobetxatuko lukete: hostoa ernetzean artoa erein; hostoa erortzean garia erein; San Lorentzo egunaren bueltan arbia erein". Horrela, San Martinicok udazkenean erein zuen garia eta udan uzta bildu. Modu horretan zabaldu ziren mundura garia eta ogia").

Interesgarria da testuaren alde bitxi batzuk azpimarratzea. Batetik, gariaren landaketa nola bilakatu zen sakratu: San Martin batek gariaren landaketa ekartzen die euskaldunei, eta nola landatu ere erakusten die. Artoaren landaketaz ere hitz egiten da, eta gurean ez zen hedatu XVII. mendearen amaierara arte.

1RUIZ COBO, Jesús, Meter T. EAGAN, Antxon BANDRES, Francisco ETXEBERRIA eta Lourdes HERRASTI. Los restos humanos de la Cueva del Torno (Fresnedo, Solórzano) en el contexto de las cuevas sepulcrales del Valle de Asón (Cantabria). MUNIBE. Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia. 57. zk . 2008. 167. or.