Elkarteak

Galeuzca

Eta hauxe da handiagoa izan zitekeen Solidaritate baten historia eta eskarmentu historikoa irakasbide beti izan dezakegunez, galeuzcar ibilbidearen azterketak azken sintesia hau eman diezaguke:

  1. "Galeuzca" Solidaritatea erregimen demokratikoetan besterik ezin bideratu izan da, edota itxaropen demokratikodunetan. Diktadurak errotik ebaki dituzte asmo "banatzaileak" eta, jakina, hiruko nazioartekotasunezko talde baten eraketaren aukerarik txikiena ere, horrek hondamendi zentralistaren erorketa lekarkeelako.
  2. Talde "galeuzcarraren" eraginkortasun osoa hiru nazionalitateetako nagusi ziren ia alderdi politiko guztiak bertan parte hartu izateari jarraiki lortu zen.
  3. "Galeuzcak", baldintza demokratikoetan, ondorio pragmatikoak eta positibotasun solidarioa izan zituen.
  4. Aberriaren berpizkundeagatiko borrok, laguntza eta oroitzapenaren gar sakratuari eusterakoan konpromezuaren aldetik esanguratsua izan zen eta emoziozkotzat joko nukeen diasporaren "Galeuzca" bat ere izan zen. Castelao miretsiak ere, bonaerensear urruntasun emankor eta geldotik, augur betirako eta dramatiko gisa, gogoeta horiek asko pentsatu gabe eman zituen, haizera "birgaleuzcar" oihu irrikatsua jaurtiz.