Elkarteak

Galeuzca

Sintesi laburrean hiru abertzaletasunen garapen historikoaren funtsezko oinarriak ezarri ondoren, hauxe da gako itauna: Hiru nazioetako pertsona ospetsu eragileak eta "buruargiak" zentralismoaren aurkako hiruko talde baten eraketak ondorio modelatzailea izan ez bazen ere, gutxienean larritasunezko amorragarritasuna sortaraziko zuenaz ohartu ez egitea posiblea al da? Izaera pertsonalaren esparruko zioengatik Euskadin kokatzean, bere problematikaren errealitate osoan sartu eta aurreko bizipen sakonekin batera, itaun horri argia eskaintzera zetorren jakin-min ikertzailea sortarazi zidaten. Zeren, argi zegoen hiru nazionalitateen arteko harremanak, isilaraziak, ostenduak, gutxietsiak, minusbaloratuak, edo jakinaren gainean "Tirioen eta Troyanoen" historiografiak desbideratu egin zituen. Aurkikuntzen arrakasta erlatiboak bilaketa pertsonalaren artegatasunak betetzeaz gain gaiaren ikuspegia zabaldu egin zuen aldi eta itu historiko jakin batzuetan Euzkaditar-galaitar-katalandar solidaritate sendo bat aurkitu izatean.

Hiruko abertzale periferikoak bere harremanak bat batekotasunez eta inolako politika asmorik gabe hasiko ditu, kultura eremuan. Esandakoaren harira 1869an Bartzelonako Lore Jokoetan parte hartu zezan Rosalia de Castrori egindako gonbitea; Manuel M. Murguiak, olerkari emakume handiaren senarra, bere euskal jatorriagatik gallegotasunean egindako inmersioarekiko bere aitorpena; Cataluñako Lore Jokoetan Arturo Campionen partaidetza eta berak 1891ko maiatzaren 17an Bartzelonan emandako hitzaldia; katalandartasunak Alfredo Brañasen pentsaera erregionalistan izan zuen eragina; Cambóren pentsaeran ideologia brañistak izan zuen eragin errefrakzioduna (berak esana) eta beste hainbat harreman mota batzuk, idatzi hau erabat luzeegi egitea ekarriko liguketenak, aipagarri lirateke. Hiru nazionalitateen politika indarren arteko politika mailako lehendabiziko harremanak, jada hiru aldetara edo binaka, XX. mendean gertatuko dira: Sabino Aranaren heriotza orduan Euzko Alderdi Jeltzaleko eta Katalandar Lligako buruzagien arteko harremanak Corcuera irakasleak bere oraintsu argitaratutako Eusko Abertzaletasunaren inguruko liburuan aipatzen dira. 1905ean, Ekonomia Ituna berriztatzerakoan Gipuzkoan "Liga Foral"aren sustatzaileen eta buruzagi katalanisten arteko fronte bat eratzearen helburua duten loturak aztertzen ditu Luis Castellsek. 1907an, Galiziara egindako "solidarioen" bidaiak itxaropenak iratzarri zituen arlo autogubernatiboen lorpenean, talde solidarioan hiru nazioetako erregionalistak, errepublikarrak eta karlistak bezalako hain izaera heterogeneo eta ideologia desberdinekoak ziren alderdiak ordezkatuta egotean. "La Veu de Catalunya", egunkaria bere editorialean "¡¡Desperta Galicia!!" (1907ko urriaren 1ean, lehen orrialdea), hurrengo oihu solidario hau egitera zetorren :

"Per aixó Solidaritat Catalana se'n va a terres de Galicia a alsar els cors d'aquella bona gent. Va a dirlos que la font de la seva regeneració l'han de cercar en ells mateixos; que han d'abandonar la ruta que seguíen darrera dels politics madrilenys, orientantse cap ala unió, y a la concordia de tots els bons fills de Galicia, prescin- dint de tots els vells partits politics."

Berriz ere 1917 eta 1918an madrilgo zentralismoaren aurkako talde periferikoa eratzeko asmoz Cambók sustatutako harreman bilateralak Cataluña-Euzkadi edo Cataluña-Galizia, berrezari egin ziren. Ohiz kanpoko Onurekiko Legea, S. Albaren proiektua zena, zentralismoaren aurkako kanpainaren espoleta izan zen. Geroago eta handiagoa zen prozesu horren elkarren arteko erlazio periferikoaren unerik gorena "Alianza Hirukoitzaren" hitzarmenaren izenpetzea, Bartzelonan, katalanek "Diada" ospatzen duten dataz, 1923ko irailaren 11an, izan zen. Galiziatik !! "Irmandades de Fala"ko ordezkari bik parte hartu zuten, Eusko Abertzaletasunaren alde biak eta katalandar ezker abertzaletasunaren ordezkariak ere izan ziren. "Aberri" aldizkariak, Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeramailea, etenik gabe, 1923ko uztailaren 10etik, etorkizuneko penintsula-politikan hiruko taldearen beharrizanaz eta garrantziaz ziharduen eta bere ekimena "Acció Catalana"ren eskutik etorri zen, bere "La Publicitat" egunkariaren bitartez. Horri buruz 1923ko uztailaren 9ko "Aberri"k bere 1.orrian hauxe zioan:

"El pueblo patriota con su sabio instinto y buen criterio, se ha dado cuenta de la enorme trascendencia que para el triunfo de nuestros ideales libertadores tiene la constitución de la Triple Alianza. Continuamente estamos recibiendo en esta redacción palabras de satisfacción y congratulaciones que las trasmitimos a los felices iniciadores de esa idea genial, los honrados separatistas de Catalunya."

Aldizkari berberak 1923ko abuztuaren 11an, lehen orrialdean, geografia determinismo kutsuz, hauxe zioan :

"La alianza vasco-gallego-catalana contra el Estado dominador es la fórmula política, internacional, de la lucha del mar contra el yermo."

Bi egun geroago ospatu zen Primo de Riveraren matxinada militarrak errotik ebaki zuen hitzarme-kimu hirukoitz hori, bere ondorioak bizitza politikorik ez izanagatik zeintzuk izan zitezkeen jakitea zail dela. Galeuzkoar aro distiratsurik gorena bigarren Errepublikaren gertaera gorabeheratsuarekin etrorri zen. Donostiako Itunak 1930eko udaran alde biren arteko harremanean jarri zituen ordezkari katalanak eta galegoak. Euskal Abertzaleen ordezkaririk egon ez izana era askotara interpretatu izan da. Baina Ayguadék, batzarrean izan zen katalandartasunaren pertsona ospetsu eta kualifikatuak, geroago esango zuenez, Casares Quiroga ordezkari galegoak behin eta berriz Cataluñaren antzerako mailako autonomia nahiak asebeteta ikusteko eskubidea zutela bai Galiziak bai Euskal Herriak esanez jardun omen zuen. Gorteetan Cataluñako Estatutuaren defentsa kementsuagatik omenaldi bat eskaintzearen zioz ahaldun galegoar biren, Castelao eta Otero Pedrayo, Bartzelonarako bidaia, 1932ko udaberrian, gerora izango ziren harreman askoz sakonagoetarako hasiera puntua izan zen. Donostian 1933an ospatutako Aberri Egunean Katalaniartasunaren eta galegotasunaren ordezkari ofizial bezala Maspons i Anglasell eta Otero Pedrayorn partaidetzak, hurrenez hurren, gerora Aberri Egunean izan zen partaidetzari buruzko 1935era arte iraun zuen tradizio baten hasiera ezarri zuen.

1933. urtea Solidaritate Hirukoitzaren historian itu garrantzitsua izango da. Batista i Rocaren ekimenez, "Alentxo" aldizkarian Alvaro das Casasek egiten duen adierazpenaren arabera, uztail-abuztuko hilabeteetan zehar Galizia, Euzkadi eta Kataluinara bidaia triangular bat egingo da, non hiru nazionalitateetako pertsona garratzitsuak bertaratuko ziren. Unerik gorena 1933ko uztailaren 25ean izan zen Santiago de Compostelan, non "Santiagoko Ituna" izenekoa izenpetu zen eta hiru nazionalitateen hitz laburtuz osatutako anagrama eta ikurrin propioa zuen "Galeuzka" solidaritate mobimentuaren sorkuntza izan zen. Bere ordezkariak komunikabideei hurrengo ofiziala ez zen oharra eman zieten, uztailaren 27an "El Día", bozeramaile abertzale donostiarra, "Euzkadi", bilbotar organo abertzalean agertuko zena:

"En Compostela se han reunido hoy, día 25, los representantes del Partido Nacionalista Vasco, catalanes y gallegos, al objeto de constituir un organismo que coordine con carácter permanente las actividades patrióticas de las tres nacionalidades. En esta reunión se acordó la creación de un secretario, que funcionará en cada uno de los tres países, y la celebración de una conferencia, que se reunirá en Euzkadi en la primera quincena de Octubre."

Aipatutako testu berbera jakinarazi zitzaien katalan hizkuntzan "La Publicitat" aldizkariko irakurleei 1933ko uztailaren 27ko lehen orrialdean. Bai komunikabide madrildarrek, bai espainolizatutako erregionalak, zentralismoaren aurkako hiruko horren eraketaren aurka kementsu erantzun zuen. Nazioarte mailan ere, Manuel de Irujok "Galeuzka. Independencia de Euzkadi" izenburua zeukan "El Día" aldizkarian 1933ko abuztuaren 24ean agertutako editorial baten berri ematen zuen, hiru nazioen elkarte horren ohiartzuna Erroma, Amsterdam, Rotterdam, Berlin, Manchester, Paris, Locarno, Londres eta Toulouseko egunkarietan isladatuz. Galeuzka anaikidetasunaren erakusgarri nabarmena Partido Galleguistak igorri eta 1933ko azaroaren 1ean, 2. orrialdean agertutako testu honek eskaintzen digu, zeinetan, hizkuntza galegoan, Euzkadin bizi ziren galegoei, hilaren 5ean ospatzekoa zen euskal Estatutuaren plebiszitoan baiezko botoa emanez parte hartzeko deia egiten zitzaien:

"Os galegos, espallados baixo todolas ceos, fillos d-unha Patria escravizada que loita n-iste intre histórico polo preciado ben da sua libertade, temos a obriga de ser soldados xenerosos e leales da libertade de todas las Patrias. Alí onde un Pobo loite polo soerguemento de sua persoalidade nazonal, as galegos debemos ser os seus primeiros e mais esforzados paladins. Tal é a obriga de todo bon galego, en quen os alleos han ver sempre a personificación das nosas virtudes raciaes.E ista obriga e ineludibel no caso da nosa irmán Euzkadi. ¡Que endexamais os patriotas de Euzkadi teñan que decir de vos que fúchedes deselales coa hospitalidade, co traballo e co pan que coeles compartides.!"

1935eko udaberrian, 1934ko urriko gertaeretan izandako parte hartzearen ondorioz Companys eta beste buruzagi katalanista batzuk epaitzerakoan fiskalak, Irujo, Monzon eta Agirreri, lekuko bezala, Berme Konstituzionalen Epaitegiak Kultibo-Kontratu legearen legezkontrakotasunaren aldarrikapena izan ondoren, 1934ko udaberrian zehar espainiako Legebiltzarretik euskal ahaldunen alde egitearen zioez behin eta berriro galde egiten dienean eta itaun berbera era ikertzailean Zumarragako Biltzarraren eta Euskal Udalen arazo izan zen bitartean 1934ko udaran ahaldun katalanen partaidetza solidarioaz galde egiten duenean, euskal hiru diputatu abertzaleek, berezitasunez Irujo jaunak, euskal-katalan Solidaritatea "Compostelako Itunari" zegokiola behin eta berriz adieraziko dute, hitzarmen horren helburua Gobernu zentralaren aldetik autonomia betetzean ziren atzerapen eta aitzakien aurrean, hizu nazioentzako lorpen handiagoak izate aldera hiru nazioen politika koordinatzeko euskal-galego-katalan fronte bat eraikitzea beste helbururik ez zuela ohartarazten dute eta ez Errepublikaren ezabapenik.

Euzkadirekin galiziar eta katalan pertsona ospetsuen harremanak buruzagi batzuengan benetako erasoa eragin zuen. Carrasco y Formiguera honako hau esatera iritsi zen: "... diría, en el fondo de mi alma han llegado a confundirse por completo en un solo e inseparable sentimiento mi adoración a la patria catalana y mi veneración, afecto y admiración subyugantes a la patria de los vascos." (Aberriaren Urrezko Liburua. Editorial Gurea Argitaletxea, Donostia, 1934, S. P.). Castelaok, 1940ko uztailean Buenos Airesera iritsi zenean, bere eskuz idatzitako honako testu hau igorri zuen Buenos Aireseko "Euzko Deya" aldizkarira, uztailaren 20ko alearen 10. orrialdean argitaratua izanez: "Al llegar a este país generoso. Donde nada me es extraño, me han recibido los brazos del Dr. Aldasoro con la emoción que los vascos saben poner siempre en sus afectos, pero este abrazo no ha sido sólo la expresión de una vieja y sólida amistad personal, porque nuestro encuentra renovará y consolidará ideales patrióticos que jamás se pueden camelar. Los buenos gallegos hemos sentido el dolor y martirio del País Vasco, y lo hemos unido a nuestros pro- pios sufrimientos, pero superándolos con la fe que los patriotas tenemos en el destino histórico de nuestra patria. No he olvidado el momento en que besé el árbol de Guernica, y con aquella misma emoción saludo desde "Euzko-Deya" a todos los vascos leales radicados en América. Castelao. Buenos Aires, 18-7-1940."

Baina solidaritate hori une zailetan ere mantendu zen. 1933ko azaroko hauteskundeak galegotasunarentzako porrota ekarri zuten; hori ez zen euskal gutxiengo legebiltzarkide taldeak Donostian bilduz hartutako lehen erabakia Alderdi Gailegistari bere lankidetza zintzo eta leiala Galiziaren askatasunaren alde telegrafo bidez eskaintzeko eragozpenik izan (On Manuel Irujok "Aberriaren Urrezko Liburuan" egindako adierazpenak). Halaere, solidaritatearen agerpenik gorena katalanek adierazten dute, Errepublikari leialak izan zitzaizkien galegoak hospitalitate liberalez beregain hartuz, eta Eusko Jaurlaritzari edonolako tresna fisiko eta legezkoak emanez, lurralde katalanean kokapen erosoa izan zezaten 1937tik 38rako garaian, behin Bilbo faxisten eskutan erori ondoren. Eusko Jaurlaritzak bere alderdikideei eta aberkideei Cataluñan ez zuen sorospen materiala eta morala bakarrik ematerik izan. Horrezaz gain gurtze katolikoa publikoki eman eta euskal-galego-cataluniar Solidaritatearen konsistentzia berrestera zetorren "Euzkadi" egunkariaren argitalpena ere berrezartzerik izan zuen.

Arma frankisten garaipenak sortutako diasporak ez zuen galeuzkar anaitasunaren erabateko desagerpena ekarri. Buenos Aires, Montevideo, Mexiko eta Frantziako atzerrietan, hiruko nazioen Solidaritateak aberri lurretara laster itzultzearen garra bizirik mantendu zuen. 1945. urtean bigarren mundu guda amaitzerakoan erregimen frankistaren aliatuek agintetik kentzeko aukerak, galeuzcar gogo irukoitza berritu egin zuen, "Galeuzca" aldizkari baten argitalpenak adierazten duen bezala. 1945etik 1946ra bitartean argitaratutako 12 aleetan Leizaola, Galíndez... bezalako euskal pertsona ospetsuak lankide dira; catalanak ere: Trueta, Cuatrecasas..., eta galegoek ere: Castelao, Rodolfo Prada, etab.1945eko abuztuaren 1ean, 32. Orrialdean, "Galeuzcaren" oinarriak ezartzen ziren, ondoren bere printzipio nagusiak adieraztera emanez: "Hirugarren Errepublika osatzeko Galicia, Euzkadi eta Cataluñaren arteko harremanak eta eskubideak hurrengo oinarrien arabera ezarriko dira: Lehena. Eskubide publiko eratzailearen subjektu bakar bezala herri nazional parte hartzaile bakoitzaren nortasun juridiko politikoaren oinarria. Bigarrena.Herrien borondate kolektiboaren adierazpen demokratiko bezala herri horien autodeterminazio politikorako eskubidea. Hirugarrena. Aipatutako Errepublikaren erresuma-antolaketa berri bat osatzeko berdintasunaren printzipioa. Laugarrena. Erkidego hori eratzeko edo Estatu Errepublikarrarekin harremanak ezartzeko aldeaniztuneko adostasuna. Bosgarrena. Herri bakoitzean antolatutako indar demokratikoen araberako gobernu organoen bitartezko Galicia, Euzkadi eta Cataluñaren ordezkotza." Aldizkariaren desagerpenak eta Frantziara eraman izanak (azken alean agertutako editorialean adierazitakoaren arabera) Muxika?tar Kindin ("Euzko-Deya", 1946ko irailaren 30a, 11. Orr.) hauxe oihukatu eragin zion: "Gure gizon onenak, Aberriruntz bidean ipintzen asi dira. Galeuzca. Zu ere bai, earen artean jaioa, eakin batera ba zoaz. Urtea betedezu, Aberri'a maitatzen ongi erakutsi diguzu. Zure lenenga amabi zenbakiak lagun onak uzten dituzu. Galeuzca, maite zaitugu egi zale gera yakintza zale gera. Paris'tik, Barcelona'tik, Bilbao'tik, Santiago'tik edo bizi zeran lekutik, zure argia bialdu zaiguzu, beti zai gauzkatzu. Galeuzca: Galiza, Euzkadi eta Catalunya'k, iru erri maitegarriak beti alkartuak, beran azkatasuna lortu arte zure argi ederra Zabaldu zazu. Laister arte. Gure aberrielan azkatasuna lortu arte: aurrera." Muxikaren itxaropenak, guda hotzaren ezarpenaz nazioarteko egoerak "nazional-katokikotasunaren" erregimenaren iraupena ahalbidetu zuelako, ez ziren bete.

"Galeuzca" hitzarmenaren berrezarpenaren aldeko beste egoera politiko bat 1958tik 1960rako erregimen frankistaren baitan aldaketak izatearen itxaropena zen. Barne oposizio-gehikuntzaren eta beste erregimen berri bat agertzearen aukeraren aurrean, euskaldunak, galegoek eta katalanek etorkizuneko Erresuma espainiarraren berregituraketan atzeratuta ez gelditzearen helburudun hitzarmen solidarioa izenpetu zuten.