Elkarteak

Galeuzca

Vejarano, Solé Tura, Balcells, Termes, etab. bazelako historialariek abertzaletasun katalana eta bere bilakaera historikoa aztertzen dituzte. Euren ikerketei buruzko sintesia orokor batek euren arteko zatiketa azaleratzen du, matizazio zorrotzegietan sartu gabe, lau alditan, aldietariko bakoitza ideologia politiko jakin batek eragin asko-gutxiago duela: Federalismoa, Abertzaletasuna, Erregionalismo kontserbatzailea eta Abertzaletasun ezkertia.

Lehendabizikoan, irudirik garrantzitsuena Valentí Almirallek ordezkatua litzateke. Ondoren Katalandar azendratu baten definiziora eramango gintuzke, "Nazionalitat Catalana"n islatua, bere egilea, Enric Prat de la Riba, bai teoria mailan, bai praktika politikoan ere, abertzaletasun katalanaren irudi mitikotzat aintzat hartuta egonik. XX. mendearen hasierako egoera sozio ekonomiko eta politikoak hasierako abertzaletasun hori Francisco Cambó-ren lidergoa ukaezinaren pean erregionalismo burges eta kontserbatzailean antzaldatu zuen.

Hogeiko hamarkadan alderdi erregionalista burgesa zen Lligaren klaudikazioak, katalanista belaunaldi gazteengan egonezina sorrarazi zuten. Etsipena izaera ezkertiar eta independentista zuena abertzaletasun baten agerpenean gauzatu zen, Francisco Macía lider ukaezin bezala agertzen hasi zelarik. Primo Riveroar diktaduraren "Impasse"ak bigarren Errepublikan guda zibilean eta ondorengo atzerriratzean zehar katalanen aldarrikapenak monopolizatu zituen eta ezker abertzaletasun horren politika mailako esparruan izan zuen gorakada ekarri zuen.

Euzkadin euskal abertzaletasunaren ikertzaileek: Larronde, Corcuera, Elorza, García de Cortazar, etab., XIX. mendearen gatazka, batzuetan estalia eta beste batzuetan oldartsua, 1876ko foru ezabapena eta baldintza sozio ekonomiko eta politiko berriak abertzaletasunaren agerpenaren helburuen oinarriak ezarri zituztela uste dute, bere adierazlerik gorena 1893tik aurrera Aranatartasun politikoa izanez.

Abertzaletasun independentista horrek bere asmoak 1903tik aurrera moderatu egin zituen, Euzkal herritarren barneratzearekin eta Sabino Aranaren heriotzarekin. Abertzaletasuna korronte bitan zatitu zen: Euzko Alderdi Jeltzalea, izaera independentistaduna, eta Comunión Nacionalista, askoz moderatuagoa.

Diktaduraren berehalako aldia eta Errepublikaren aurrekoa korronte bi horien batasunarekin bat dator. Hala ere, gutxiengo egoeran dauden taldeak ildo independentista nabarmen baten alde jo zuten (Mendigoizaleen Federakuntza), edo alderdi akonfesional eta sozialdemokrata baten alde (Euskal Abertzale Ekintza).