Elkarteak

Duguna Folklore Taldea

Taldea neskak zein mutilak diren 50 lagun inguruk osatzen dute. Errepertorio zabala du, gainontzeko lurraldeak gutxietsi gabe, batez ere dantza nafarrez, bizkaitarrez eta gipuzkoarrez osatua. Gainera, haur-atala den "Alai Gaztea" taldean harrobi bikaina du, honetan, 8 eta 15 urte bitarteko haurrak daude, adin hori beteta talde handiko partaide izatera pasatzen dira. 1990. urtean sortu zen, baina 1992. urtea arte ez zen izen horrekin agertu. Taldeko dantzariak diren monitoreek gidatzen dute, dantzari izandakoen laguntzarekin. Baina dantzari batek ezin du dantzatu musikarik ez badu. Dugunak hamabost kidez osatutako fanfarre bat du. Bertako tresnak (txistua, txirula, tanborila, ttun-ttun-a, eta abar.) eta klasikoak (gitarra, biolina, eta abar.) bateratzen ditu.

Mende berriaren lehenengo hamarkada oso emankorra ari da izaten taldearentzat. 2008. urtetik oso harreman estua du Kezka Dantza Talde gipuzkoarrarekin. Ordutik. "Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia-Ezpalak" antolatzen ari dira elkarlanean. (8. Argazkia)

Taldeen arteko elkarlanaren beste emaitzetako bat, arrakasta handiz 2008ko otsailean Juan Antonio Urbeltz ikerlari eta zuzendari koreografiko famatuaren zuzendaritzapean, Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztutako Axeri Borda ikuskizunaren emanaldia dago. Emanaldi koreografiko hau euskal sinesmen zahar batean oinarrituta dago, Japonen ere agertzen da sinesmen hau. Honen arabera, ekaitzaren ostean eta eguzkia agertzen denean, sortzen den ortzadarraren azpian ezkontzen dira azeriak. Ikerlariak, Andoainen, Adunan edo Hernanin zabaldutako Axeri-dantzak hartuta, eszena bat osatu zuen. Emanaldian, 41 dantzarik hartu zuten parte, batez ere Donostiako Argia taldekoak, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarreko Kezka taldeen laguntzarekin.

Azeri-boda. 2009. Arch. Duguna.

Azeri-boda. 2009. Duguna Artxiboa.

Bukatzeko, Duguna taldeak, 2009ko irailean, momentu horretarako sortutako ezpata-dantza bat aurkeztu zuen, Iruñeko Ezpata-dantzan bihurtzeko helburuarekin. Lehen, San Fermin Txikiton, San Ferminen Martirioaren jaian, urtero, beste herri batzuetako dantzak dantzatzen ziren. Baina azken urteetan, ekitaldiari eta hiria berari egokitutako dantza bat sortzea pentsatu zen. Helburu horrekin, 2006an hiriburuan antzezten ziren dantzen inguruan aztertzen eta informazioa biltzen hasi ziren. Juan Antonio Urbeltz beraren laguntzarekin, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako testuak aztertuz, dokumentazio lan nekeza egin zen, honetan, Iruñeko ekitaldietan eta ospakizunetan dantzarien presentzia bazela agertzen zen. Emaitza, birsortutako dantza bat da, ez berreskuratua, Iruñean ezpata dantzak egin zirela dakigun arren, ez baitakigu nolakoak ziren. Beraz, dantza momentu horretarako sortu zen.

Dantza hau "XXI. Mendeko dantza" izateko ideiarekin jaio zen, gaur egungo baloreekin bat eginez. Honengatik, eta aitzinean gertatzen zen moduan alderatuta, "Iruñeko ezpata-dantza" emakumeek zein gizonek dantzatzen dute. Hori bai, taldeak oso argi du "Iruñeko ezpata-dantza, Iruñeko dantza izanen dela, bakarrik iruindarrek propio sentitzen dutenean ".

Iruñeko ezpatadantza. 2009. Arch. Duguna.

Iruñeko ezpatadantza. 2009. Duguna Artxiboa.