Elkarteak

Duguna Folklore Taldea

Hala eta guztiz ere, bitxia izaten jarraitzen du Iruñeak, Udalak parte hartzen zuen kultur eta erlijio-ekitaldietarako, dantza udal talde bat izan nahi izateak, hau da, Udalaren protokoloaren menpeko folklore-taldea,. Data horietan, ez zen Euskal Herrian pareko kasurik, antzekoak bai eman ziren ordea, beste zenbait udalek bazituztelako babestuak edo hitzarmen bidez, hirietako ekitaldi kulturaletan parte hartzen zuten taldeak.

Baina Iruñeko kasuak zorioneko salbuespena suposatu zuen, hastapenetatik ideia Udalaren menpeko taldea sortzea izan baitzen, "Txistulari"ekin edo "Udal Banda"rekin egin zen bezala. Honek, aurrekaria ezarri zuen Nafarroan beste talde batzuk sortzeko, bestak beste Tuterakoa 1964an edo urte bat beranduago Tafallan.

Horrela ematen da aditzera Udaletik bidali ziren eta Iruñeko Udal Artxibategian dauden eskutitzetan. Gauzak horrela, 1949. urteko irailean, Udaleko Sustapen Batzordeak gutun bat bidali zion Iruñeko Orfeoiako lehendakaria zen Baldomero Baróni. Eskutitz honetan, orfeoi famatu honetako kideekin udal dantzarien, "danzaris"(sic), talde bat sortzeko ideia proposatu zion. Kasualitatez, Iruñeko Orfeoiak berak ere aztergai zuen herrialdeko dantzez arduratzen zen atal bat sortzea. Bere erantzuna baiezkoa izanen zen eta berehala egin zen taldean barruan hautaketa-prozesua.

Osoki eta erabat udalaren menpekoa izanen zen talde bat sortzearen ideia hasieratik oso argi zegoen. Beste talde batzuk prest agertu ziren, Muthiko Alaiak talde folklorikoak Udalari bidalitako eskutitz batean azaltzen den moduan. Muthiko Alaiak taldeak, Oberena eta Sección Femenina taldeekin batera, Nafarroako orduko panorama folklorikoa osatzen zuten. Aipatutako gutunean, taldeko lehendakaria zen Miguel Angel Astizek, udal taldea osatzeko eskaintza agertzen zuen, horretarako, argudio moduan, taldearen curriculum zabala erabili zuen, 1931. urtean fundazioarekin hasiz. Udalak eskaintza hau eskertuko zuen baina ideia alboratu zuen, haien hitzetan, taldeak "... de carácter eminentemente municipal" izan behar zuen.

1949ko urriaren 27an, Udaleko Batzar Iraunkorra elkartu eta Iruñeko Udal Dantza Taldearen sorrera erabaki zuen. Horretarako, Ignacio Baleztenaren eta José María Iribarrenen gomendioak jarraitu zituzten, hauek, artxiboetan bildutako dokumentazio ugarian oinarrituz, hiriko festa egunetarako, batez ere Corpus Christi-an, dantza taldeak, haietako batzuk balentziarrak, kontratatzeko ohitura zegoela erakutsi zuten. Ordura arte ez zen ezagutzen talde propiorik. Ondoren, ospakizun hauek bertan behera gelditu ziren 1780. urtean Carlos III.ak dantzen aurka promulgatu zituen debekuen ondorioz.

Batzordea heldu zen akordioaren arabera, hitzez hitz, taldeak honako ezaugarriak izanen zituen:

  1. "...Creación del grupo, cuya organización, instrucción y cuanto corresponda con la actuación del grupo estará a cargo de la sociedad coral Orfeón Pamplonés.
  2. Integrado por 15 personas: Un banderari, 2 gorri y 12 Danzaris.
  3. Indumentaria. Según diseño de Lozano Sotés.
  4. Acompañar a la corporación.
  5. Cuando se actúa y como.
  6. Organización . Facultad de la Comisión municipal permanente."

Taldearen sorrera, hasieratik azaroaren 29ko prozesioan, Iruñeko patroia den San Saturnino jaian, ateratzeko asmoarekin baldintzatua izan zen. Denbora eskasiak taldeak bere aurkezpenean ezin dantzatzea ekarri zuen. Denbora tarte labur horretan, kalejira pausu erraz batzuk besterik ezin izan zituzten ikasi, santua bere horma-hobian utzi ondoren bere izena daraman elizan, udaletxera itzultzean dantzatuko zituztenak. Protokoloaren arabera, dantzariei bakarrik santua behin gordeta uzten zitzaien dantzatzen. Iruñeko apezpikuak, udalak laguntzaile berezi horiek egotearen egokitasunaren edo egokitasun ezaren galderari erantzunez, baiezkoa eman zuen baina honako iradokizunekin baldintzatu zuen:

"... no bailar dentro de la iglesia (...) evitando dentro del templo cualquier movimiento, cualquier gesto, que pueda parecer o simular danza o ritmo folklórico (...)"

eta, gehitu zuen:

"cuando acompañe al ayuntamiento en procesión litúrgica o religiosa (...) marque con sus propios pies un movimiento suave, digno, siguiendo el ritmo de la música, de modo, que no sea causa de que la atención de los que forman parte de la procesión y de los que la contemplan desde fuera pare mientes, más en el grupo de danzantes, que en la misma litúrgica procesión".

Elizaren oniritziarekin, taldeko partaideak identifikatuko zituen jantziak egin ziren. Batzordeak lan hau Pedro Lozano de Sotés margolari nafarrari eskatu zion, honen emazte, margolari eta diseinatzaile zen Francis Bartolozzi Sánchezen lankidetza estuarekin. Jantziak euskal folklorearen jantzi ezberdinekin osatu ziren.

Aukeratu ez zuten kartela. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

Aukeratu ez zuten kartela. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

1949ko azaroaren 29an ateraz iren lehenengo aldiz, berebiziko kolorea emanez Iruñeko patroiaren prozesioari, ekitaldira hurbildu ziren lagunen oniritzia jasoz.

Primer acompañamiento. 1949. Arch. Duguna.

Lehen akonpainamendu. 1949. Duguna Artxiboa.