Elkarteak

Duguna Folklore Taldea

Dantza taldea hurrengo urteetan sendotuz joan zen. Bere errepertorioa euskal dantzen ikerketaren bidez handitzen joan zen. Francisco Arrarás Sotok, 1953ko abuztua arte taldeko zuzendari izan zenak, 45 dantzaz osatutako errepertorioa bildu zuen, eginkizun horietan zebiltzan Euskal Herriko elkarte kulturalen artean zenbaki-marka. Bilketa lan hori, Nafarroan zein Nafarroatik kanpo erakutsia izan zen, taldeak 17 aldiz dantzatu zuelarik atzerrian, zenbaki goraipagarria, garai haietan mugak zeharkatzeko zeuden zailtasunak kontuan hartuta.

Taldeko zuzendaria buru zela eta zenbait aholkularien laguntzarekin, antzerki ikuskizun folkloriko bat sortzen joan zen. "Duguna" izena emanen zitzaion. Javier Bello Portu konpositorearen zuzendaritza zuten Iruñeko Orfeoiaren eta Santa Cecilia orkestraren musikarekin, baleta, herri dantzak, antzerkia eta musika nahastuko zituen ikuskizuna izan zen. Ikuskizun mota honen aurrekariak eta "Duguna" ikuskizunarendako inspirazio izan ziren 20. eta 30. hamarkadetako Saski Naski donostiarra, Elai Alai bizkaitarra edo Oldargi sortzeko zenbait dantza taldeen elkarlana.

Pedro Lozano Sotes. Muskilda koadrorako zirriborroa. Duguna ikuskizuna. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

Pedro Lozano Sotes. Muskilda koadrorako zirriborroa. Duguna ikuskizuna. 1950. Tomas Berraondoen Artxiboa.

Aurkakoak ere izan zituen berrikuntza honek, herri dantzek bere herri mugak gainditzea ekarriko zuen; askotan haien kulturaren aberastasuna ezagutzen ez zuten publiko berri bati ateak irekiz. Dantza modu ezberdinean aurkeztu zen, herri kultura ikuskizunean bihurtuz. Iruñeko, Bilboko, Donostiako, Baionako... antzokiak bete zituen lau urtez jarraian, 1952tik 1956ra, ezin hobeak izan ziren kritikak jasoz.

programa de mano. 1952. Arch. Duguna.

Eskuko programa. 1952. Duguna Artxiboa.

Ikuskizun horren arrakastak taldeari gure geografiako hamaika txokoetatik mugitzea ahalbidetu zion. Errepertorio oso zabala garatu zuen, urtez urte bizirik mantentzen ziren dantzen ikasketaren eta desagertutako beste batzuen ikerketaren bidez. Besteak beste, Urdiaineko dantzak errekuperatuz edo "pamplonas" izenarekin ezagunagoa den Iruñeko ttun-ttun bezalako dantza berriak sortuz.

Lortutako ospeak, berrogeita hamarreko hamarkadan taldeari zenbait folklore-jaialdietan parte hartzeko aukera eman zion. Baina agian, garai haietan egin zuten bidaiarik gogoratuena, 1958. urtean Italiara egindakoa izan zen. Ondoren, sei bira egin zituzten herrialde horretan, horien artean Pio XIIak, bere aitasantutzaren azken egunetan, honi emanaldi bat eskaini ostean, harrera eta bedeinkapena eman zienekoa izan zen taldearendako momentu historikoenetako edo garrantzitsueneko bat.

Dagoeneko 70. hamarkadan, taldeak aurrekoak bezain berezia izan zen bidaia egin zuen. Honetan, Estatu Batuetara egin zuten bidaia Iruñeko Erraldoien Konpartsari lagunduz (salbuespen bitxi batekin, herrialde horretan gailentzen zen segregazio-politikaren ondorioz bikote beltza ez zuten eraman). Segizio berezi horrek New Yorkeko Sagar Handian zehar desfilatu zuen, hiri horretan 1965ean ospatu zen Munduko Feriaren karira.

Taldea folklorearen munduan izena lortuz joan zen eta bere lana zenbait sarien bidez aitortu zitzaion: lehengo saria Sicilian 1975ean jaso zuen, folklore-taldeendako Sidmouth-eko lehiaketan eta Eisteddfod-eko Tesside Internazional (Ingalaterra) jaialdian jasi zituenarekin batera. Azken honetan, taldeak, 1974 eta 2001 urteen artean zazpi alditan parte hartu zuen, bostean saria irabaziz, horietatik erdia talde independente moduan, Duguna Folklore Taldea izenarekin.

Inglaterra 1974. Arch. Duguna.

Ingalaterra. 1974. Duguna Artxiboa.