Elkarteak

Duguna Folklore Taldea

Dantza taldeak izen honekin 1988. urtean hasiko zuen bere ibilbidea. Iruñeko Udal Dantza Taldearen lekukoa hartu zuen.

Kanpo eta barne tentsioz inguratutako urte gatazkatsu batzuen ondoren, taldeak berriro ekin zion bere bideari. Nahiz eta entseguetarako lokalik ez izan, egoitza sozialaren etengabeko aldaketak gertatu eta Udalarekin harremanak bideratzeko saiakera berriekin saiatu, jarduerek aurrera jarraitzen zuten. Entseguei, herri dantzekiko fideltasunari eta folklorea zabaltzeko bideen bilaketari zegokienez bere aurrekarien lan filosofia mantendu zuen.

Nazioarteko ekitaldietan parte-hartzea lan egiten jarraitzeko motibazio ere izan dira. Dagoeneko aipatu den Ingalaterrako lehiaketan taldearen parte hartzea, adibidez. Baina beste herrialde batzuek ere gozatu ahal izan dute taldearen erakustaldiekin: 1991. urtean, Okayamako Nazioarteko Jaialdian, Dugunak, dantza ezberdinen zatiekin osatutako ikuskizun batekin parte hartu zuen, esker oneko publikoaren txaloak jasoz. Paderbornek (Alemania), Iruñearekin senidetutako hiriak, 1994, 1996 eta 2002 urteetako bere txapelketetan parte hartzera gonbidatu zuen taldea.

1992. urtean Sevillako Erakusketa Unibertsala ospatu zen eta bertan izan zen taldea. Nafarroako Gobernuaren enkarguz Expoko Nafarroaren egunerako Udalak sustatu zuen "Ama Lur" ikuskizunean parte hartu zuen. Valentín Redín Flamarique bertako koreografo famatuak zuzendu zuen.

1996. urtean bere hastapenetara itzuli zen eta Udalarekin harremanak bideratu zituen hitzarmen baten bidez, honen ondoren, taldeak "Iruñeko Udal Dantzari" gisa parte hartuko du Udalak antolatzen dituen ekitaldi ofizialetan.

Prozesioa. 2000. Josu Santesteban Artxiboa.

Prozesioa. 2000. Josu Santesteban Artxiboa.