Kontzeptua

Donibane-Zuhaitza

Maiz agertzen dira oso landare-sinboloak nekazaritzari loturiko gizarte tradizionaletan, ohikoenak ez badira. Udaberrian (balizko uztaren babes gisa) edo uda-aldean (uzta onaren inguruko ospakizunetan) izan ohi ditu agerpenik ohikoenak zuhaitzen presentzia figuratiboan gauzatuta, landare-izpiritua azaleratuz.

Testuinguru honetan, azpimarratzekoak dira maiatz edo jai-zuhaitzak (Donibane zuhaitzak, Donienatxa eta beste), maiztasun handikoak. Badira, era berean, ohiturazko komunitatearen edo antolakuntzaren elementu sinbolikoak, lurralde-mugak adierazterakoan edo jai-erreplika gisa, gazteek "maitasun xaloa" aitortzerakoan, ezkontza-lotura gertukoen berri ematerakoan edo, areago, taldearen etikarekin oso bat ez datozen gaiak zigortzerakoan. Azkenik, zinta-dantza, zuhaitz-dantza edo kordoiaren dantza enbor totemiko haren aldaera bilakatua besterik ez dira.

Honetara, maiatzeko zuhaitzak (Gurutze Santua kristau baliokide duelarik) tokiko gazteek oihanetan bertan moztu ei dute, garraiatu, apaindu eta bedeinkatu ostean, toki garai batean jartzen dute, erraz ikustekoa, komunitate osoaren babeserako. Berdintsu gertatzen da Donibane jai-egunaren eta hamaika tokitako festa ezberdinen ezaugarri diren komunitate-zuhaitz edo abarreztatze bereziekin Azken kasu honetan, herriko plazan zutitzen dute gazteek, produktu ezberdinekin apaindu eta koroaturik, sarri askotan, jaietarako erabiliz.