Kontzeptua

Donibane-Zuhaitza

Nerabe zein gazte, olgetan ageri ei dira elkarri nor gehiagoka, nor baino nor, toki publikoetan nola eremu pribatuetan; inoiz kirola eta apustu bihurtuta ere. Proben ikusgarritasunari eta protagonisten ezaugarriei zor, joko hauek gizartea erakartzen dute eta, aldi berean, erreferentziazko eredu gisa jardun ohi dira.

Donibane zuhaitzaren jolasa, honegatik, mendetan ageri da errito bihurturik, baina hastapen haren esangura galdu duelarik, ahulduz joan zaio lehengo gizarte garrantzia eta egungo jolas-esangurara bilakatu da, gazteen arteko ohiturazko olgeta huts bihurtuta.