Kontzeptua

Donibane-Zuhaitza

Jolas tradizionalak eta herri kirolak deritzogunak izan dira eta dira Euskal Herriko herri guztietako jai eta ospakizun guztietako plater nagusiak. Bai alde jostagarri eta herrikoian bai hurkoaren aurreko erronka edo lehiaketa gisa, esangura adierazgarria erdietsi dute edozein komunitate edo giza taldetan, bertako gazte edo helduez harro bada bederen.

Testuinguru honetan, Donibane zuhaitzaren jolasa dituen modalitate guztietan garatu da eta berezko esanahia bereganatu du gure inguruko festa guztietan. Planeta osoko toki gehienetan agertzen den ohiko jai-elementua izanik, esan liteke natura jainko-jainkosengatiko landare-errituetan duela sorburu eta festarako jolas klasiko eta herrikoi bilakatu da.