Behin dantza (ohikoa ala ez) adierazpide bezala aintzat hartuz, banan banan osatzen duten elementu desberdinak azaltzea besterik ez dugu.
Gorago esanda gelditu den bezala, sinkronia (egungo exekuzioa) zein diakronia (bere bilakaera denboran zehar) gogoan hartu beharrean gaude.
Bestalde, kasuetako bakoitzean hurrengo elementuak bereiz beharra dugu:
- Igorlea: dantzaria dugu, bere artegatasunak, bere desioak, gogoa, egoerak, etab. Nork transmititu nahi du? Hori da funtsezko itauna, non, erantzun gisa herri agintariak, herri xehea, lanbide jakin batzuk eta beste hainbat aurki ditzakegu.
- Hartzailea: dantza nori zuzenduta dagoen adierazten digu; kasu honetan hurrengoei zuzendua izan daiteke: pertsona jakin batzuei (eztegu edota beste ospakizunen kasuetan), gizarte-ospakizunei (kultura-, politika-erakusketak eta beste batzuk), gertakari naturalak (euriteak, lehorteak eta beste antzerakoak) mesedetu edota eragotziz, edo jainkotasunari (sainduak, elizak, zaindariak, jainkoak) bere agerpen ugarietan.
- Bidea, guri dagokigun kasuan, gorputz-mugimendua edo horrelakorik eza, biak balio berez aintzat hartuak, izango dira.
- Kodeak bere ikerketa mugimendu desberdinetan, eta mugimendu bakoitzari eman dakiokeen esanahian, zentratu behar du.
- Testuinguruak beharrizan gisa hurrengoak bezalako arlo ugariak desberdindu behar ditu: bere geografia hedapena, bere koreografiak, historia, ekonomiarekiko harremana, sinesmenak, erlijioa, eta dantzen eta urratsen esanahia eta zentzua argitzen lagungarri izan ditzakegun beste elementu batzuk ere.
- Azkenik, igorri nahi den mezua banaka ere aztertu behar da.
