Ludwig Wittgensteinen oldozmen filosofikoa orain arte pentsalarien eskola bi sorrarazi dituen beste hainbeste garai ezberdinetan zatitu izan da: lehendabiziko Wittgenstein izenekoak bere ikerketak zientzia-lengoaiaren arazoan kokatzen ditu, lengoaia horretatik haratago mistika edota ezereza3 besterik ez dela esatera iritsiz (isiltasuna); aldiz, bigarren Wittgensteinek bere aurreko aldian alboratu egin zituen etika4, estetika, psikologia, erlijio-sinesmena5 edo antropologia6 bezalako beste lengoaia mota batzuk arakatzen ditu. Ikuspegi bi horien arteko iraganaldian Wittgensteinek lengoaien aniztasuna hurrengo kasuarekin adierazten du:
"Ak Bri aginduak ematen dizkio: puntu eta marrez osatutako idatzizko zeinuak dira, eta Bk dantza urrats jakin bat emanez gauzatu egiten ditu"7.
Behar bestean argi izan ez balitz, lengoaiak dantza darabil, dantza izatez lengoaia delako.
Eta hona ezkero, urrats bat gehiago emango dugu: lengoaiak esaldiak badarabiltza, eta aldi berean horiek hitzetan (eta hori guztia mugimenduetan irudikatu daitekeen adierazpen grafikoengatik ordeztua izan daiteke) banatzen badira, ez al da urratsez (hitzak) osatutako garapenean (esaldiak) gauzatzen den dantzarekin berdin gertatuko?
3WITTGENSTEIN, Ludwig, (1973) Tractatus logico-philosophicus, Alianza Universidad Argit., Madril.
4Id. (1989), Conferencia sobre ética, Paidós, Barcelona.
5Id. (1992), Lecciones y conversaciones sobre estética, psicología y creencia religiosa, Paidós, Barcelona; así mismo, (1987), Ultimos escritos sobre filosofía de la psicología, Tecnos, Madrid.
6Ikus beza Frazerren La rama dorada.
7WITTGENSTEIN, Ludwig, (1968), Los cuadernos azul y marrón, Tecnos, Madrid, pág. 135.
