Kontzeptua

Dantzaren hermeneutika

Ferdinand de Saussurek bere Hizkuntzalaritza Nagusiarekiko Ikastarotik2 komunikazioaren ekintzan parte hartzen duten elementu ezberdinak bereiztea ezinbestekoa da. Batetik, komunikatzaile ditugun subjektuak (igorlea eta hartzailea) ditugu, batetik bestera helarazi nahi den mezua, horretarako erabilitako bide edo tresna, erabilitako kode komuna komunikazioa toki onera iristea nahi baldin bada behintzat, eta harremana erraztu edota korapilatu dezaketen ekimen hori inguratzera letozkeen egoera-sortak. Hermeneutika aurreikuspenetatik abiarazi dadin edozein ikerlarik aipatutako elementuetariko bakoitza gogoan izan beharko du. Aldi berean, lengoaiaren eta hizkeraren arteko -Ferdinand de Saussurek egina ere- bereizketa aintzat hartu beharko du edo, gauza bera dena, hizkuntza-ekintzaren izaera sinkroniko eta diakronikoa: une jakin baten "esaten" denak beste garrantzia du adierazpenaren historia garapenak.

2SAUSSURE, Ferdinand de, (1980) Hizkuntzalaritza Nagusiarekiko Ikastaroa, Akal, Madrid.