Musikakoak

Bailea

Euskaldunak, esan den bezala, dantzaketaren estetikarekiko sentiberatasun berezia izan dute beti eta berehala arima mugiarazten dioten aldaera eta ñabardurak, estilo eta modalitateak antzeman izan ditu. Baztango mutil-dantza, adibidez, dantzan egiten duten euskaldunentzat koreografia-gozamena da eta, aldiz, erdaldunak diren gehienentzat, euskal norbanakoa izan ala ez, espresiorik gabea, gogaikarria eta geza. Eta, dantzara mugatzen dugun estetika sentiberatasunetik at, gizarte-gaien arloaren inguru-gar gurutzatua azaltzen zaigu, dantza abestu baten edukiak adierazten digu bezala:

Dantzan ikasi nai duen orrek
nere zangoari begira.
¿Zertan ari aiz bakar dantzatzen,
agertzen gorputz-erdia?

"Quien quiera saber cómo ha de bailar,
debe contemplar mis piernas.
¿En qué andas, en singular danza,
mostrando tu gentil cuerpo?"

Beste batzuetan jendetzak abestutako kantuan, sarritan izaten dira dantzan egiten dutenentzako adierazpenik ere:

San Pedro, zeruetako giltzaren yaubea,
zeurea txalopea, neurea sarea.

"A San Pedro, dueño de las llaves del cielo,
tuya la lancha, mía la red".

Herriak ia garrasi egiten duen beste une jakin batzuetan gogo biziak gainezka egiten du:

Antonek badaki, txairo ta galanki,
emoten bostekoa. ¡Ori dok, Anton txokoa!
Anton Tambolin, Peru Atabal,
egik emen brinkoa: eztok ori lenengoa.

"Antón ya sabe, gentil y galante,
dar un apretón de manos. ¡Ala, pues, Antón zaguero!
Antón Txistulari, Peru tamborilero,
da buen brinco: no tienes igual.

Dantzaz, mutilez eta emakumeez egindako oldozmenak, jaiaren amaieran, guztia abesten da beste dantza honetan:

Oraingo mutil txurrak -zer duten merezi: urean beratuta -lexiban egosi.
Eperrak kantatzen du - goizean intzean: - eztaileke fiatu - mutil itzean.
Sagarra lore lore - denbora denan; - gazteak ankak arin - soñua denean.
Artojorrara noa - lurberri berrira; - belarra jorratuta - artoa sasira.
Egin dut eginala - ezin dut geiago - asteaz artajorran: - nekaturik nago.

"Lo que merecen los muchachos cicateros de ahora: ser remojados en agua, cocidos en lejia."
"La perdiz canta a la mañana, al rocío: no puede fiarse en palabra de muchachos".
"El manzano florece cuando llega su tiempo: los jóvenes, pies ligeros cuando suena la música."
"Voy a escardar maíz a la artiga; escardo hierba; el maíz, al zarzal".
"He hecho cuanto he podido, no puedo más, durante la semana escardando maíz: estoy fatigado".

Gizarte-edertasun horren aurrean dantzaketaren aurkakoek, sentiberatasun egokiaren erabateko gabezia izanik, ez zuten gazte-elkargune horretan gizonaren eta emakumearen hurbilketa soila besterik ikusi. Arazo berez korapilatsu eta adiera ugaridun arazo baten aurrean ziren eta errepresioa aukeratu zuten eta ez irtenbidea, ohikoa dena, ematearen alde, horrek normal egiten baitu gizakia eta erakundeak. Kontraste horiek judutarren eta erromatarren arteko historian ere ematen dira. Lehenak edozergatik, atrioan eta otoi-guneen barrualdean ere Tabernakuluen jaietan, dantzaketan eta dantzan jarduten zuten, dantzaketak eta dantzak oso estimu gutxitan zituzten erromatarrek ez bezala. Euskalerrian, herria, azkenean garaile izan zen P. Larramendiren eta eskola bereko beste elizgizon batzuen jarrerak ordezkatuta zegoen .

Ikusi Ingurutxo, Aurresku, Karrika-Dantza eta Arin-Arina.

WIZ