Musikakoak

Bailea

Euskaldunen erakunde oro beti izan da bizi izan den testuinguru horretan aintzat hartua. Horregatik dantzaketa normalizatu egin zen, araupean izan zen. Arratsberako "otoi deia" izenekoak, dantzaketarentzako bakarrik ezeze beste ekimen guztietarako amaiera adieraztera zetorren. Inon orenik ia ez zegoenaren garaia zen eta eliza-orenak zeregin eta ekintza mota guztietarako eredua ezartzen zuen. Parisen ere, 1667an, Parisko Legebiltzarrak, gaueko dantzaketak debekatu egin zituen. Ordutegia, goizetik jaiki eta goiz oheratu, orain arte indarrean izan den jarduna izanik, lehenago gaseko argirik ezak eta geroztik argi-indarrak baldintzatua egon zen. Gaur egun batzuetan antzeman ere ia egin ezin ditzakegun faktore horiek eta beste antzerako batzuk, interpretazio erratu batzuetara eraman gaitzakete. Dantzaketa berri batzuen sarrerak ordu, indarrean zeuden gizarte- eta moral-kontzeptuei, adiskidetasun etnikoei eragiten zien eta, zergatik ez, molde berri guztiak etsai bezala ikusten zituen inertzia kontserbatzaileei ere. Ez beza ahantzi lehen txirrinduak eta argi-indarrezko bonbillak Euskal Herriko eta Europako ia herri guztietan harrikatuak izan zirela. Baina euskal herriak bere dantzenganako duen estimua ez da bereak direlako eta dantza horiek maite dituelako bakarrik, dantzari dagokionez aditua delako eta komunitate-dantzaketarekiko gozamen ikaragarria biziarazten diolako baizik. Dantza berriek, azken baten, aldaketa dira eta hortxe sortzen da menderaezinezko iritzien talka.

WIZ