Musikakoak

Bailea

Dantzarik landatarrenetik auzoetako, herrietako eta hirietako dantzetara, euskal dantzen edota kanpotik jaso eta egokitutako dantzen eremua auzune guztia, bere osotasunean, da.

Erromeriak direla eta, dantzaketak baselizetako larre eta santutegietan gauzatzen direnean, inguruko eskualdeetako hainbat tokitatik eta sakabanatutako gune [baserriak] eta lekuetatik datozen biztanleen bilgune bihurtzen dira. Adibide esanguratsu bat Urkiola dugu, eta Gayarre bertara dantzan egiten joaten zen. Dantzaketa hauek jendaurrekoak dira, herriarentzako eta herriaren aurrean eginak, atari zabalean edo euria izatean aterpeetan, sarritan aterkipean ere dantzan egiten ikusi den arren.

Toki itxietako dantzaketak, apurka-apurka sartzen joanak, komunitatea, asko gutxi zatitu egiten dute, joera klasistadun banaketekin: gizarte-dantzak, dantza ofizialak eta beste batzuk gonbidapenezkoak edota ordaindu beharra direnak, era komertzialekoak, izaera partikulardunak, oraindik ere are zatituagoak. Eremua eta egitura erabat uztartuta daude.

Dantzaketa kolektiboak eta oraintsu kanpotik ekarritakoek erkatuz garbi azaltzen zaigu aurretik adierazi dugun ezaugarria: lehenbizikoetan batasun kolektiboa, bakarra, etengabe eginez eta deseginez dena eta besteetan bikoteen, askeak, ugaritasuna. Horietan batasuna bikotea da eta dantzaketa batetara aurkezten diren bikote guztiak ez dute guztientzako berdina den musikaren batasun-laguntza baino besterik. Euskaldunen antzinako dantzaketan, herria batuta dago, ez danbolinaren erritmoagatik eta txistu soinuagatik bakarrik, exekuzio eta komunikazio biziaren loturengatik, elkarren pozagatik, baino. Bigarrenari dagokionez, herria, dantzaketa plazan izango bada ere, bikoteetan zatituta dago, elkarren menpeko exekuzio-lokarrik ez komunikazio lagungarririk gabe. Bikote ugari horien eta dantzaketa zuzentzen duen musika-gailurraren artean ezereza besterik ez dago. Antzinako dantzaketetan herriak musika abestu egiten zuen. Estrukturalistak badaki zeri heldu behar dion eta badaki ere azentrikoak diren egituren ezaugarriak ez direla egile den talde guztiaren egitura korapilatsu eta bakarra, zentrikoa eta komunitarioaren berdinak. Aurreskuan izaera korapilatsua oraindik handiagoa da, itxuraz xumeago agertu arren, zeren komunitatearen ezaugarria (desfilea, soka, uztaia), neska bakoitzaren aurreko nolabaiteko norbanako dantzaketaz, lehiakorra, uztartzen du eta hori guztia "jendetzako" gizonak igarri ere egin ezin ditzakeen ezkutuko gogo-bideak gehitu gabe.

Landu bezala ezagutzen ditugun dantzaketa batzuk, asko, joera horiez hornituta daude. Konplexutasun eta zentzu desberdineko sormen eta jarrera mota biren talka bezala dantzaketaren arazoa horrela azalduz, ez da harritzekoa iritzi-elkarguneak eztanda egitea. Eta danbolin eta dantzaketa mota guztien aurkako jarrera izan zuen P. Mendiburu jesulagunaren eta P. Larramendiren artean, hau ere jesulaguna eta euskal dantzen apologista, ez dago azken hori herria adierazle denaz eta ez bestea, inolako zalantzarik.

Gizarte-dantzak jada XVI. mendeko Frantzian ba zuten osperik eta hurrengo mendean Luis XIV dantzaketaren amorratua zen. Euskal Herriak beti dantzan jarraitu zuenaz ez dago inolako zalantzarik. XVIII mendean Frantzian modan zegoen chacona dantza, jatorriz euskalduna omen zena.

WIZ