Kontzeptua

Artoa

Gaur egun artoa oliotarako eta margarina egiteko erabiltzen da, eta baita pentsu modura ere.

Arto transgenikoaren erabilerak iraultza ekarri du, talde ekologistak horren aurka baitaude (Greenpeace, Amigos de la Tierra eta beste batzuk). Horien esanetan transgenikoek lurra kaltetzen dute eta daturik ez dago gizakiarengan duten eraginari buruz.

Arto mota hori genetikoki aldatuta dago eta, landareari erasotzen dioten intsektu jakin batzuk hiltzeko helburuz, toxina bat sartzen zaio. Arazoaren eragilea honako hau da: arto mota horrekin landatutako lurren % 90etan, landarearen haziaren patentea enpresa bakar batena da eta, behin landatuta, landareak ezin dira kontrolatu. Izan ere, polinizazioaren ondorioz, tratatu gabeko arto-landare "normaletan" eragina du eta, hortaz, bi arto mota horiek ez dira bateragarriak.

Nekazaritza Ministerioaren datuen arabera, Espainian 2008an 80.000 hektarea inguru landatu dituzte (Alemanian 3.600 bakarrik), horietatik 31.857 Aragoin eta 25.298 Katalunian. Nafarroan 5.000 hektarea inguru daudela uste da, eta ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko daturik.