Kontzeptua

Baztango irri-dantzak

Baztango Irri-dantzak beste toki batzuetan Kalapita-dantzak eta Baztanen bertan Jostaketa-dantzak sailean kokatzen diren dantzak dira. Baztango irri-dantzak bereziak egiten dituena da elkarrekin mantendu direla, sorta bat bezala, bilduma bat bezala. Hau, seguruenik, Antonio eta Maurizio Elizalde Baztango txistulariei zor zaie. Mauriziok bere aita Antoniorengandik jaso zituen Baztango dantzen melodiak eta koreografiak eta 1943. urtean eta Baztango Bailararen Udalaren enkarguz kaiera batean bildu zituen. Esan bezala, haien artean Irri-dantzak zeuden:

  1. Esku-dantza
  2. Zurrume-dantza
  3. Katadera-dantza
  4. Pasa-dantza
  5. Ipurdi-dantza
  6. Itsas-dantza
  7. Zartain-dantza
  8. Zazpi-jauzi
  9. Saskito-dantza
  10. Yan petit qui danse

Irri-dantzen artean Zazpi jauzi kokatzen du baina beste egile batzuek mutildantzen multzoan kokatzen dute. Larralde da horietako bat. Larraldek, gainera, gehitzen ditu beste hiru irri-dantza:

  1. Eskalapoin-dantza
  2. Bizkar-dantza
  3. Katadera-dantza inguruan
    • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
    • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
    • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991