Dantza

Zazpi-jauzi

Baztango mutil-dantza.

Zazpi yautsiak (Zaldua) eta Zazpi saltoak izenekin ere ezagutua izan da. Ez da puntukako mutil-dantza, nahiz eta oinarrizko bi esaldi koreografiko eta musikalak errepikatzen den aldiro konpas bat gehitu. Koreografian konpas hori jauzi bihurtzen da. Jauziak zazpi izan arte errepikatzen da dantza gorantz, gero jauzi bat egin arte jaisteko.

Maurizio Elizalderen 1943ko bilduman ez du dantza hau mutildantza gisa hartzen, baizik eta Irri dantza moduan. Honi lotuta ikus dezakegu M.A. Sagasetak "Danzas de Luzaide" liburuan (1977) kontatzen diguna:

"(...) Zazpi jauziak egiten direnean hiru bat minutu irauten du eta, bikoitza zero artio jaisten direnean. Orduan Hamalau-Jauziak du izena. Plazan baino gehiago ostatuan dantzatzen zen..." (Sagaseta, 1977)

Hala ere, Herrikoi Musika Sorta bildumak Baztango folkloreari eskainitako alean, Maurizio Elizaldek mutildantzen artean sartzen du. Gauza bera egiten dute Larraldetarrek beren Baztango Folklorean.



  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. La tradition de danse en Pays Basque Française et Béarn. Paris: Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.
  • SAGASETA, M.A. Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1977.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Dantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011