Dantza

Yan petit qui danse

Baztango irri-dantza.

Euskal Herrian zehar hainbat izenpean aurki dezakegu: Yan petit qui dance (Eugi), Xanpetikedans (Baztan), Yan petit qui danse (Baztan, Arnegi), Eriño batez (Orbaizta), Lepetike danse (Luzaide). Euskal Herritik kanpo ere oso ezaguna da eta, konparaziorako Vall d'Aranen (Jan Petit), Biarnon (Jean petit qui danse), Valentzia (Jean Petit) eta Catalunyan (Xinxolet), besteren artean kausitzen da. Baztanen Francisco Arrarasek Irridantza (Elizondorako) eta Lepetike dance izenak jasotzen ditu. Sagasetak Luzaiden Irriddantza bezala izendatzen du. Ipurdi dantza izenarekin ere ezaguna da.

Dantza hau etxeetan eta tabernetan egiten ohi zen nagusiki. Izan ere, etxeko giroa erabiltzen zuten helduek haurrei gerora tabernetan edota hauzolanetan, artoxuriketetan eta orohar, neguan, familia ospakizunetan edota bestetan dibertitzeko erabiliko zituzten dantzak irakasteko. Sangasetak ondoko hau kontatzen digu:

"...Ez zen plaza dantza; ostatuetan edo etxeetan dantzatzen zuten... Ama-ezkila edo ilun-zeinuaren ondoren gazteak ostatuan sartu eta "itzulipurdika ibilarazten gintin lurrian... "Hau izaten zen atsetan ostatian, ez goizetan jaiki berrian." (Sagaseta, 2012)

Azkuek jaso zuen lehendabizikoz melodia Orbaitzetan (Aezkoa, Nafarroa). Gero Aita Donostiak jaso zuen Baztanen, hala nola Nafarroa Beherean, Garazialdean. Maurizio Elizaldek ere sartzen du dantza honen melodi abere 1943ko bilduman. Beste hainbat irri dantza bezala, honek ere bi esaldi musikalen gainean eraikitzen da.

Koreografiak egitura musikal horri jarraitzen dio eta bi esaldi koreografikoez mintza gaitezke. Lehendabizikoa dantzatua ala dantzatu gabea izan daiteke. Luzaiden, adibidez, urratsean, ibiltzen egin ziteken ala "antrexatak kurri" eginez. Baztanen, aldiz, Baztango zortzikoaren koreografiaren lehengo aldea egiten zen (eta oso antzeko moduan Aezkoako Orbaitzeta herrian). Bigarren aldean dantzariek lurra ukitu behar dute gorputzaren atal ezberdinekin musikak agintzen duen momentuetan eta ohiturak agintzen duen segidan, azken mugimendua itzulipurdi bat izanda.. Hau da Aita Donostiak Arnegin (BN) jaso zuen deskripzioa:

"...Exige una gran agilidad pues se debe tocar el suelo con la parte del cuerpo señalada por el capitán o primer bailarín.

Durante los cuatro primeros compases, se anda y se da una vuelta de costado. Cuando se llega a las notas señaladas con una cruz se toca el suelo tres veces con la parte del cuerpo señalada por el capitán. La dificultad de hacerlo excita la hilaridad del público que asiste al baile." (Donostia, 1994)

Gorputz-atalen seguidak herrien araberako aldaerak ditu. Berri zere Aita Donostiak ematen digu Arnegin kantatzen den segida:

Jean Petit qui danse
Da lu dig que danse;
Eriño batez, bertzeño batez
Zangoño batez, bertzeño batez
Belauño batez
Ukondo,
Ankaño
Bizkarra
Zudurño
Kaskoño

Donostia, 1994

Sagasetak (2012), Luzaiden jasoko ditu ere bai matela, beharri (ukondoaren gibeletik), soinburu eta gehituko du:

"...Bigarren zatian hiru ukialdi erritmikoz markatzen dut elurra behatzez, belaunez, ukondo zeta abarres, aldian atal bat gehiago emendatuz, eta hankaño batez, besteño batez edo ipurdi batez bet azkenerako utzi zeta itzulipurdiarekin akabatuz. Ia beti txanda honetan markatzen zen: Erhiño batez, besteño batez, zangoño batez, besteño batez, belauño batez, besteño batez, ukondu batez, besteño batez, matela edo beharri batez, eta hemen sartzen zituzten tarteka, hala dio Pedro Juan Etxamendik, kopeta, sudurra, ahoa, kaskoa eta abar, beti hankaño batez, besteño batez edo ipurdi batez, besteño batez akabatzeko." (Sagaseta, 2012)

  • ARRARÁS, Fco. Danzas e indumentária de Navarra. Merindad de Pamplona, I y II. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1987.
  • AZKUE, R.M. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Ddantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011.