Kontzeptua

Armen historia

Su-armen beste erronka teknikoa zen gasen indarra edo kartutxoen tiroak sortutako atzeko indarra aprobetxatzea automatikoki birkarga lortzeko.

Horretarako beharrezkoa zen bolbora beltzaren ke eta hondakina ohiko arazoak murriztuko zituen bolbora berria lortzea. Horrela armaren tutuak eta gailuak garbiagoak leudeke eta eraginkorragoa litzateke, zeharo oxidatzean abiadura handiagoa lortuz. Beraz, 1886ean kerik gabeko bolbora sortzeak pistola automatikoaren garapena bultzatu zuen.

Pistola automatikoak tiroak eragindako gasak edo kartutxoaren atzerakadak profitatuz kartutxoaren magina hutsa bota eta kargagailuko beste bat txertatzen duen arma motzak dira. Gehienetan, armaren mailua baita ere automatikoki muntatzen da, berriro tiro egiteko prest jarriz. 1890ko hamarkadan egindako arma automatikoen lehen prototipoak oraindik ez ziren gauza errebolberrekin lehiatzeko eta xelebrekeriak besterik ez ziren. Hala ere mende berriaren hasierako sortuak ziren hainbat diseinu etorkizun aukera zituztenak, haien artean Hugo Borchardt, Georg Luger, Andreas Wilhem Schwarzlose, Paul Mauser, John M. Browning, Theodor Bergamann eta Ferdinand Ritter von Manlicherenak nabarmentzen dira.

  • Euskal pistolak

Euskal armagileak, espainiar legediak patenteei buruz emandako  erraztasunak eta industria antolamendu berezian oinarrituz, agudo hasi ziren mota guztietako pistola automatikoak egiten, gehienak merkatuetan arrakasta lortzen ari ziren modeloen kopia besterik ez ziren baino eman  ziren berrikuntza teknologiko kasu batzuk ere. Hemen nabarmenak baizik ez dira aipatuko.

  • Eibar modeloko pistola

Eibar modeloko pistola Browning 1903 modeloan oinarritutako atzerakada zuzeneko eta 7.65mmko kalibreko pistola automatiko soila zen. Legen Mundu Gerra baino lehenago hasi zen egiten eta saltzen sakeleko pistola automatikoen merkatuak eskainitako aukera handiak zirela eta. Lehen aleak Eibarren sortu ziren 1909 inguru, herriko hainbat fabrikatzaileak, berezko modeloa egiten zuten, John Moses Browning eta Fabrique Nationale belgiarrarekin izan zuten auziaren jatorria izanik.

Pistola hauek, orokorrean eta euskal armagintzaren antolakuntzaren ondorioz, zeinetan nagusiek zatiak egiteko inguruko lantegi txikiak azpikontratatzen ziren, nazioarteko esparruetan kalitateko eskasekoak izatearen fama zuten. Sarritan pieza horiek akatsdunak ziren eta horrengatik askotan pistolak ez zuten funtzionatzen, edo kezkagarriagoa dena, segurtasun-gailuak huts egiten zuten.

Ugari izan ziren Eibar modelo pistolak ekoitzi zituen euskal fabrikatzaileak, RUBY ere deitzen ziren, Gabilondo y Ciak Lehen Mundu Gerran armada frantziarri saldu zion modeloaren izena zela eta. Gatazka garaian beste armagile batzuk gehitu ziren negozioari, arma moten salmenta ia miloi bat alekoa izan zen.  Gerra ostean ekoizpenak behera egin zuen 20. eta 30. hamarkadetako nazioarteko merkatuen beherakadaren ondorioz.

  • Campo- Giro pistola

Campo-Giro pistola euskal armagintza eta espainiar estatuaren eskaeraren arteko harremana berriz hastea bideratu zuen. Venancio Lopez de Ceballos Aguirre (1853-1916), Campo-Giroko kondea,  erretretan zegoen militar bat zen, saiakuntza eta aldaketak egiten urteak eman ondoren, 1912ko iraileko 24ko E.D. (Errege Dekretuz) lortu zuena Espainiako armadak berak asmatutako pistola ofiziala izendatzea. Ezagutze hau baino hilabete batzuk lehenago Eibarreko J. Esperanza eta P. Unceta etxearekin harremanetan hasia zen bere patenteen ustiapen merkataria ekiteko asmoz. Arma ofiziala bihurtzeak elkartearentzat hedatzeko aukera izan zen kontratu militarrak lortzeko aukera eman baitzion. 1913ean enpresa Gernika-Lumora eramateak sortutako langile grebaren zailtasunak eta Lehen Mundu Gerraren hasierak atzeratu zuten arma hau egiten hastea. 1921 arte, noiz lehia publiko berria egin zen, egindako Campo-Giro pistolak 13.617 izan ziren. 1916ean Campo-Giro kondeak zaldi-istripu baten hiltzeak armaren bilakaera teknikoa eragotzi zuen, horri batu zitzaion merkatu pribatuko salmenta eskasak, eta ondorioz egiteari utzi zitzaion eta 1921ean beste modelo ofizial batek ordezkatu zuen. Hau ASTRA 400 izan zen, baita ere Esperanza eta Uncetak egina, 1946arte espainiar armadan  aginduzko arma izan zena.

  • Metrailadore pistolak

Gerren arteko sasoian Txina benetako gerra zibilean murgilduta egon zen, zeinetan hainbat gerra-jauntxoak botereaz borrokatu ziren. Garai hartan Gernika-Lumoko  “Unceta y Cia” eta Eibarko “Beistegui Hermanos” (BH) eta Bonifacio Echeverria bere ekoizpenean interesa zuten enpresa japoniarrekin harremanak hasi zituzten. Geroago jakin zuten bere harmen azken helmuga Txina zela eta eskari gehien zuen arma 7,63 mm kalibreko Mauser C98 pistola alemana zela. Pistola honen nolakotasuna zen kaxa jarriz gero urrutira tiro fidagarria egiteko karabina  bihurtzen zela zen, eta hori zeharo egokitzen zen txinar merkatuko beharrekin zeren gerra armen enbargoa ezarria zuten.

Bonifacio Echeverria bere STAR pistolak kalibre honetara egokitzea erabaki zuen bitartean, naiz “Beistegi Hermanos” naiz “Unceta y Cia” alemaniar modeloaren kopia hobeagoak egitea erabaki zuten, pistola metrailadore bihurtzen zirenak tiro automatikoa aukera gehitzean.

“Unceta y Cia” Sahangain eskumendeko enpresa bat sortu zuen, “Astra-China Company”, Chiang Kai-sheken gobernuarekin harremanak estutzeko helburuz, bere bezero garrantzizkoenetako bat, eta bere negozioaren tamaina handitzeko ere.

 1934ean pistola metrailadoreak gerra-arma izendatzen zituen armei buruzko arautegi berri bat onartzeak Espainian bere merkataritza murriztuz, Txinan japoniar etsaitasunen hasierak, espainiar gerra zibilarekin batera esportazio negozio honen amaiera izan ziren.

Su-armak egiten hasi zirenetik Euskal Herria, arma luzeak tradizio handikoak ziren, bere eskaria bai militarra bai ehizakoa zelako. Baino XIX. mendearen amaieratik arma luzeen ekoizpena ia soilik ehizakoa zen naiz eta  beste arma mota eramangarrientzat tokia izan, eta arma astunentzako ere.

  • Ehiza-eskopetak

Ehizako eskopeten ekoizpena tradizio luzekoa zen Euskal Herrian bereziki XVIII. mendetik armagileei  bere lanaren zati bat salmenta pribatura bideratzea onartu zitzaienetik. XIX. mendean egindako aurrerapen teknikoak alor honetara ere gehitu ziren. Atzerakargarekin  kainoi kulunkari paralelodun  eskopetak sortu ziren, espainiar merkatuan arrakasta gehiena izan zutenak, naiz eta baita ere egin kainoiak gainjarriak zituztenak eta ehiza larriko errifleak. Arma horien ekoizpena XX. mendeko lehen erdian, Victor Sarasqueta eibartar armagile ospetsuaren kasua salbu,  esku lana nagusia zen lantegi txikietan egiten zen. Gerra osteko gabetasunak gainditu ondoren ekoizpena ugaritu zen esportazioetan  oinarrituta eta lantegien tamaina handitu zen, “Aguirre y Aranzabal “(AYA) edo Ignacio Ugartechearen kasuan bezala. Marka eta enpresa hauetako batzuk 80. hamarkadako larrialdia gainditu zuten, baino XXI. mendearen hasieran bere ekoizpena eskaripeko da, kalitate eta salneurri handikoak.

  • Fusil metrailatzailea

Lehen Mundu Gerra ostean eta gatazkan jasotako eskarmentuaren arabera, espainiar armadak bere soldaduak fusil metrailadoreaz hornitzeko beharra nabaritu zuen. Tiro automatikoa egiteko aukera eman eta batzuetan tiroa errazteko biankakoduna betiko fusila baino handiagoa eta pisuagoa zen arma luzea. Lehiara euskal ekoizpeneko bi arma aurkeztu ziren, ECIA modeloa “Esperanza y Ciak” egina eta ASTRA modeloa “Unceta y Cia”, Garate, “Anitua y Cia” eta “Aguirre y Aranzabal” elkargoak babestutakoa. Naiz eta hasieran batean azken hauen proposamena ofiziala izendatua izan 1929ean sekulan ez zen endanan ekoiztu, eta bai ECIA ereduak bai ASTRA- UNIONekoak gerra zibilaren hasieran Eusko Jaurlaritzak erosi zituen.

  • Subfusilak

 STAR pistolak egiten zituen, Eibarko Bonifacio Echeverria elkartea errifle automatikoak diseinatzen hasi zen 1934, naiz eta lehen modeloak ez  sekulan ziren eredu fasetik igaro. RU-35 errifle automatikoa espainiar armadak beretzat hartu zuen 1935ean baino gerraren hasierak kontuan hartzeko kopuruetan egitea eragotzi zuen. Gerra ostean berriro lan hau hasi zen, eta alemaniar armadak erabilitako modeloetan oinarrituz, Z-45 errifle automatikoa diseinatu zen, Guardia Zibilak, eta beste polizia eta militar erakunde espainiarrak eta atzerrikoak erabili zutena. Arma honek aldaketa eta hobekuntza ugari jasan zituen beste errifle automatiko modeloen sorrerak izan zirenak segurantza erakunde eta indarrek erabiltzen jarraitu zuten lantegia 1997ean itxi zen arte.

  • Artilleria, morteroak eta abiazio ponpak

Arma eramangarriak egiten zituzten zenbait euskal enpresak arma astunetara bideratu zuten bere ekoizpena. “La Euscalduna” fusil lantegian bere aurrekariak zituen “Sociedad Anónima Placancia de las Armas” (SAPA) eta Vickers enpresa britaniarraren eskuetan amaitu zuena XIX. mendearen amaieran, mota guztietako artilleria eta bere tirogaiak egin zituen XX. mendearen sasoi handienean.

Arma astunak egiten nabarmendu zen beste enpresa Juan Esperanzak sortutako “Esperanza y Cia” izan zen Gernika- Lumon “Esperanza y Unceta” elkartea utzi ondoren. Hasiera batean enpresa honek pistolak egin zituen, baino laster, Markinara (Bizkaia) mugitu ondoren morteroak egiten hasi zen Vicente Valero militarraren patenteaz baliatuz, lan honetan arituz gerra zibilaren ondoren ere. Juan Esperanzak parte hartzen zuen beste elkarte bat, “Talleres de Guernica” gerra tarteko sasoian hegazkinentzat lehergailuak egiten nabarmendu zen.