Kontzeptua

Armen historia

  • Perkusio giltza

Txinparta giltzak ez zen arazorik gabekoa. Horietako batek ehiztariei eragiten ziren zeren bi leherketa izaten zirenez, lehena almutxako bolborarena eta bigarrena kanoiko bolborarena, ehizakiak ihes egiten zuten askotan. Gainera, aurrekoak lez, bere erabileran euriak eta hezetasunak zer ikusia handia zuten. Sistema berria perkusio giltza izan zen, zeinetan kapsula birringarria, pistoia, suharria eta almutxako bolbora ordezkatu zuen. Kobrezko kapsula horrek  tiro egiteko behar adina birringarria zeukan bere barruan eta kainoiaren barruarekin zuzenean lotuta zegoen tutu txiki baten gainean jartzen zen. Katua zanpatzerakoan, leherketaren ondorioz kobre zatitxoak ez zezaten tiratzailea jo sakongune txiki bat zeukan, mailu kolpatzaileak pistoia jotzen zuen birringarriak eztanda egin zezan. Sortutako garra kainoiren barruan sartzen zen gainean zeukan kobrezko tutuaren bidez. Azkenean, sistema hau nagusitu zen, ez soilik suharriaren akatsak gainditzen zituelako baizik eta bere soiltasuna zela eta antzinako armak egokitzeko aukera eskaintzen zuelako garesti izan gabe.

  • Atzerakarga

Berrikuntza teknikoei eskainitako beste ahalegin garrantzizkoa armak atzetik kargatzeko modua ahaleginduko zuen sistema lortzea izan zen.  Horrela birkargatze lana erraztuko zen, tiro maiztasuna ugarituz. Helburu berarekin katutxoak garatzeko beharra nabaritu zen, sutzerako beharrezko bala, bolbora eta birringarriak osatuko zituztenak. Atzerakargako armen lehen aurrerapenak 1836ean Dreysse orratz-fusil prusiarra sortu zenean eman ziren. Fusil honek paperezko katutxoak  eta sarrailak erabiliz soldaduei hiru aldiz azkarrago birkargatzeko aukera eman zien naiz etzanda egon. Fusil berriekin hornitutako prusiar infanteria tropak  ikusarazitako eraginkortasunak 1860 hamarkadan behartu zuen Frantzia bere orratz-fusil modeloa garatzera, Chassepot fusila. Hurrengo hamarkadetan segurtasun eta eraginkortasun gehiagoko  kartutxo mota berriak egiteak atzerakargako bideak garatzea ekarri zuen.  

  • Errebolberrak

Perkusio sistemak arma-motzen egileei aukera berriak zabaldu zizkien, sutze gailuaren tamaina txikiagoa zenez tiro bat baino gehiago egin zezaten armak bultzatu zuen, suharri sistemarekin xelebrekeriak besterik ez zirenak izango. Hasieran, erantsitako hainbat kanoi  biratuz   mailu kolpekatzailearekin  lerrokatzen zituen gailu baten bidez lortu zen.  Espainian “liztor abaraska” (“avispero”) deitutako armak hauen eragozpena zera zen tiroak ugaritzeko modu bakarra orduan eta kanoi gehiago jartzea zela eta oso handiak egin zirela. Irtenbidea errebolberraren sormena izan zen, oinarri biratzailea mantendu arren  “liztor abaraskak” ez bezala kainoi bakarra zuena.

Beraz, errebolberra birkargatu gabe hainbat tiro egin zezakeen arma izango litzateke, barruan bostetik bederatzi arteko kopuruan, bolbora karga eta bala gordeta dituen arrabol edo danbor baten bidez.  Tiro egiten zen bakoitzean arrabola biratu behar da (eskuz ala mekanikoki) karga berri bat  kainoiaren zuloa eta mailuarekin lerrokatzeko, arma berriro erabili ahal izateko. Arma mota honetako aurrerapen garrantzitsuenen egilea Samuel Colt (1814-1862) iparramerikarra izen zen, bere errebolber baten erregistratutako lehen patentea 1835koa delarik.

  • Mihi kartutxoa

Errebolber eta su-arma multzuan garapenean egindako hurrengo aurrerapen nabarmena metaleko kartutxoak  izan ziren. Bai Coltek diseinatutako errebolberrak bai beranduago eginak eskuz kargatu behar ziren bolbora eta balak danborraren zuloetan sartuz ziri batekin, horretaz gain kolpatze kapsula txikiak jarri behar ziren. Metalezko kartutxoen garapenerako lehen urratsak Europan eman ziren mihi kartutxoa deitzen zena sortu zenean. Casimir Lefeucheux frantziarrak diseinatua 1835ean,  barruan jarritako birringailuarekin kontaktu egiten zuen metal edo kartoizko  magina bat zuen kartutxoa orratzaduna zen. Mailu kolpekariak, orratza hau jotzen zuenean, bolbora karga leher arazten zuen. Sistema hau  erabiltzen zuten armak errekameraren gainkaldean arteka txiki bat zuten orratza nabarmendu zedin kartutxoa sartzerakoan. 1854ean Eugene Lefaucheux, aipatutakoaren semea, mota honetako kartutxoak erabiltzen zituen errebolberra patentatu zuen. Sistema honek merkatuan arrakasta handia lortu zuen hurrengo urteetan  armak kargatzeko  ematen zituen erraztasunagatik. Hala ere, orratz kolpekaria nabarmentzeak nahigabeko tiroak eragin zezakeen eta kartutxoaren erresistentzia ezak bolbora karga handiak erabiltzea eragozten zuen.

  • Metalezko kartutxoa: eraztun  sutzea eta erdiko sutzea

Daniel B. Wessonek diseinatu zuen bala eta letoizko zorroaz osatutako  lehen  metalezko kartutxoa; zorroak gainera bi lan betetzen zituen eraztun txiki bat zeukan oinarrian. Alde batetik bala danborraren atzealdetik  sartzen zela eta geldigailurena egiten zuen errekamara hermetikoki itxiz, eta, bestetik, bolbora lehertzeko adina birringarri zeukan bere barruan.  Mailu kolpekariak erantzuna jotzen zuenean tiro egiteko beharrezkoa zen sugarra sortzeko adina estutzea. Baino kalibre handiagoko armekin bolbora gehiago erabili behar zen, eta horrek zorroak ere lodiagoak izatea eskatzen zuen leherketaren bultzada jasateko. Baino horrela zailagoa zen mailu kolpekariak barruan zegoen birringailua eztanda araztea. Irtenbidea kartutxoaren oinarrian  kapsula txiki bat ezartzea izan zen, horrek sutzea kaltetu gabe zorroak lodiagoak izatea ahalbidetu zuen. Horrela sortu zen sutze zentraleko kartutxoa, azkenean jaun eta jabe egin zena mota honetako armetan.

Era honetan, XIX. mendeko 60. hamarkadan gaur egungo errebolberren ezaugarri nagusienak ezarriak ziren, baina danborra biratzeko erabilitako gailuak , kartutxoa motak eta arma birkargatzeko irekitzeko sistemak, eredu mota kopurua kontuan hartzekoa izatea eragin  zuen, aitatutako Colt eta Lefaucheux aparte  Beaumont-Adams, Smith&Wesson, Nagant, Galand o Gasser nabarmendu ziren. Sutze zentraleko kartutxoa sortzeak arma luzeetan ere eragina izan zuen, atzerakargako armak hesteko sistema berrien sormena izanik, hala nola Remington amerikarra, Martini suitzarra edo Mauser alemaniarra.

Soraluzeko EEFFrako egindako armak armadako modelo arautuen menpe zegoen eta armadak bere armetan 1849 arte ez zuen  kolpatze sistema onartu. Aldiz, ekoizpen pribatua, bezeroen eskaerari lotuta zegoenez, aurrerapenak erantsi behar izan zituen lehiakortasunari eusteko. Horrela, euskal armaginek agudo hasi ziren antzinako suharriko arma luzeak pistoizkoak bihurtzen, giltzak aldatuz. Arma motzei dagokionez, sakelako tiro bateko edo biko pistola txiki ugari egin ziren, “txakurkumeak” deituak, askotan legez kanpo salduak. Prozesu honen zehar euskal arma eremuan nagusitasuna Eibarren finkatu zen, zeren eta giltzak, ordura arte Soraluzeko berezitasuna izandakoa, bertan ere egiten hasi ziren Eibar izanik arma bat oso-osorik egin zezakeen herri bakarra.

Euskal armagintzaren ekoizpenean atzerakarga 1860ko hamarkadan hasi zen. Zati bat Berdan itxidura sistema egokituz, aurrerakargako modeloen aldaketari dagokio. Baino, zalantzarik gabe, zatirik garrantzitsuena Soraluzen kokatutako “La Euscalduna” fusil lantegiari dagokio, urte haietan, urtean 30.000 unitate egiteko gaitasuna izanik, espainiar armadarentzat atzerakargako fusilak ekoizteko hainbat kontratu zituena. Are frantziar armadarentzat 30.000 fusil Chassepot egiteko enkargua ere jaso zuen.

Eibarko errebolberrak

Errebolberren ekoizpena Eibarren 1850ko hamarkadan hasi zen, naiz eta hedatua dagoen lehen errebolberra egin zuena Manuel Garate armagin eibartarra izan zela 1835en kontua, Samuel Colten garaian beraz. Gertakari honek garai hartako armagintzan aurre-aurrean kokatuko luke Eibar. Egia da orain dela gutxiko ikerketen arabera garbi geratu da kondairako arma  benetan 1847ean egin zela eta, bere deskripzioaren arabera “liztor abaraska” zen. Sasoi hartan arma hauei batzuetan rewolver esaten zieten, hori izan daiteke nahasmenaren jatorria.

 XIX. mendearen bigarren zatiko errebolber egile nagusienak Orbea anaiak (“Orbea Hermanos” lantegia) izan ziren, bere ekoizpena batez ere Smith motako errebolberrak ziren. Eibarren Esmitza izenez ezagutzen diren arma mota hauek, Amerikar Smith and Wesson modeloetan oinarritutakoak,   XX. mendean aurreratu arte beste lantegietan ere egin ziren. Eibarren  Nagant edo Lefaucheaux errebolberrak ere egin ziren, naiz eta nagusitu zirenak errebolber merke txikiak izan ziren, Bulldog eta Velodog motakoak. Berez bizikletaz zihoazenek  zakurren erasoi aurre ekiteko kalibre txikiko armak ziren, horrengatik Vélo (Bizikleta frantsesez) eta dog (zakurra ingelesez) hitzak nahasten ziren.