Kontzeptua

Antzerti

Donostian sortutako Antzerti Berriaren bigarren aroa Marcelino Soroa Victoriano Iraola eta Serafin Barojaren lanaren jarraitzaileek gauzatuta dago. Eta epigono horien aurrean, Toribio Alzaga, uneko pertsonarik nagusiena eta mende amaierako belaunaldiaren eta II. Errepublikako antzertiaren erroa.

Antzerti-praktika, ordura arte antzertia egiten zutenen berezko talentuan eta intuizioan oinarritzen zena, Altzagaren eskutik edukia eta kalitatea dituen ikuskizunekin hezi ere egin beharko litzatekeen publiko bati zuzendutako diziplina baten, ikasketa eta lanaren bitartez garatu eta hobetzen dena, bihurtzen da: "Es hora -afirmaba Alzaga- de que en las obras vascas no se fíe al patriotismo del público el éxito de aquéllas, sino que se procure obtenerlo mediante el concurso de cuantos medios ofrece el arte para el mayor esplendor de las representaciones dramáticas".

Bera izan zen bere garaiko euskal egileetatik entzutetsuena. Jolas komiko asko idatzi zituen, euretariko batzuk, lortutako arrakastagatik, jatorrizko ondare donostiarra osatzera iritsiko zirenak, beste opera eta klasikoen egokitzapenez gain. Testu horiek XX. mende hasierako urte haietan behin eta berriz eszenaratu eta argitaratuak izan ziren eta berrogeita hamargarren hamarkadan zehar euskerazko antzertiaren birsortzearekin berreskuratuak izan ziren.

Abagune historiko horretako bigarren pertsonaia nagusia Avelino Barriola Azpiazu dugu. Enpresaria eta lehen orduko alderdikide abertzalea, erantzukizun politikodun lanpostu batzuk bete zituen, eta zarzuela, drama eta komerien errepertorio zabala bildu zuen. Bere bizkaitar gerra-lagunek ez bezala, euskeraz besterik ez zuen idatzi, berak zuen "euskal antzertiak euskeraz behar zuenaren" aburuarekin bat etorriz. Bere eskabidez, hiriburuko Udaletxeko zinegotzi eta Sustapen Batzordekide bezala jardunaz, 1915ean Euskal Deklamazioa eta Hizkuntza Eskola sortu zuen, bertako katedra Toribio Altzagari esleitu zitzaiola. Guda Zibilera arte, bertako aktore taldeak, Euskal Iztundea, 51 testu desberdin antzeztu zituen, ia erdiak Altzagarenak berarenak edo Shakespeareren Macbeth edo Pierre Lotiren Ramuntxo bezalako klasikoen egokitzapenak eta idazle gazte desberdinen jatorrizkoak ere. Euskal Iztundeak euskeraz egindako antzertia Gipuzkoako herririk garrantzitsuenetatik eraman zuen, horretara zaletasuna sustatu eta euskal eszenaren maila jasoz.

Antzerti herrikoi nafarraren ezaugarria erlijio generoa da, XX. mendeko lehen hamarkadatik oso emankorra izanez. Gaur ere bere adierazpenetariko batzuk erabat indarrean daude: Zangotza eta Obanoseko misterioak Jose Legarda eta Manuel Iribarrenen testuetatik abiatuta hurrenez hurren. Mota hori landu zuten beste batzuk, abadeak ere, Genaro Xavier Vallejos eta Antonio Ona de Echave dira; Alberto Pelairea zarzuela-testu egilea, komediografoa, olerkaria eta kazetariak Aralarreko San Miguelen historia dramatizatu zuen.