Kontzeptua

Antzerti

XIX. mende erditik aurrera, aisialdiaren gizartearen garapenarekin, antzertiak -orain fikzio eszenikoaren arte bezala ulertuz- jendetzaren entretenimendu izatera iritsi zelako eta Frantzian eta Ingalaterran nagusi ziren gizarte-mailek eskaintzen zituzten moldeei jarraituz kultura, aisialdia eta astiunea eskatzen zuen burgesia berriarentzako aretoak eraikiz hasiko diren hiriburu eta garrantzi handiko hiriguneetan batez ere, garapen handia izan zuen.

XIX. mendean zehar, antzezpenetarako eremu berriak egokituz hasi ziren: Bilboko Erronda kaleko antzertia (1795), Gasteizko Antzoki Nagusia (1822), Iruñako Antzoki Nagusia (1841, 1903an Gayarre bezala bataiatua eta XVII. mendeko lehen erdiko komedia-etxe baten lur-zoruaren gainean eraikia), Baionako Théâtre Municipal (1842), Donostiako Antzoki Zaharra (1850), Bilboko Arriaga Antzokia (1890). Antzerti horiek guztiak a la italiana sortuak ziren, herradura itxuradun egituraz, gizarte maila desberdinentzako solairu mailak zituztenak, nobleenak errege- edo ohore-palkoz, tarteko aretoak, eskailera gaineko balkoidunak eta suaren aurkako segurtasun neurri berezidunak zituztenak ziren.

Bilbo Guda aurretik Espainiako antzokien artean, "lehen mailako toki" bezala aintzat hartuak ziren antzokien artean zegoen. Maila hori izan ez arren, Donostiak ere, errege-sendiak udarako egoitza zuen heinean, toki esanguratsua zeukan. Bere Victoria Eugenia Antzokian, Estatu guztian zehar mende hasieran egin zirenen artean garrantzitsuenetariko bat izan zena, ohiko emanaldiak edo bereziak antzezten ziren honakoak bezalako izen arranditsuekin iragarriz: "matinées aristocráticas", "viernes de moda", "sesion vermouth"... Antzerki-bizitzari lotua zegoen esnobismoak hain urrun jotzen zuen ze, gipuzkoar egunkari batek honakoa azaltzen zuen: "el que no va al teatro el día de Año Nuevo es un nadie". Eta gauza bera gertatzen zen, bere tokiko xehetasunekin, gainerako hiriburuetan ere. Antzokietara ikustera baino ikusia izatera gehiago joaten zen: lehen mailako gizarte-eremuak ziren eta palko eta plateatan gertatzen zena, ez eszenatokiaren gainean gertatzen zena baino gutxiago, bere garaiko gizartearen argazki bizia besterik ez zen.

Berrezarkuntzaren lehendabiziko urteetan zehar, azken guda karlistaren amaieraren ostean, askatasun publikoak eremua irabaziz joan ziren eta aisialdirako denbora ugaritu egin zen 1904ko asteroko atsedenaldiaren legea onartzearekin eta hori guztia antzerkiaren onuratan izan zen. Urte asaldatu haietan antzertia giza- moral- eta politika-aurkakotasunerako eremu zen. Ezarritako ordenaren edota aginte mailan zirenen aurreiritziak zalantzan jartzen zituzten egoeren aurka bihurtzen ziren pertsonaiak agertzeak, antzerti-bizitzaren saltsaren zati ziren "eskandalu" ospetsuak sorrarazten zituzten.

Bereziki entzutetsua izan zen mende hasieran Benito Perez Galdosen Electra, zeren horren ikusle izan zirenek heriozko bekatuan deklaratu zituzten euskal gotzainak baina horrek ez zuen ikaragarrizko arrakasta izaterik eragotzi. Funtsean ikusle burgesei zuzendutako merkataritza-antzertiarekin batera, guda arteko epean den giro bizkorrean gero eta gehiagoko zaleez hornitutako herri-eszena garatuko da. Dibertimendurako Sozietateak, parrokia-guneak, alderdi politikoak, eta antzekoetatik "antzerti-kuadroak" (bere garaiko terminologia erabiliz) sortuko dira, egun "aldizkatzeak" deituko genituzkeen aretoetan euren muntaiak eskainiz. Aldarrikapen politikotik edota jatorrizko kostunbrismotik bertako kulturarekiko sentiberatsuak diren mugimenduak indar gehiagoz toki horietan adieraztera emango dira.

Eragingarri horretatik sortuko dira euskal antzertiaren lehenengo pertsona ospetsuak: arte eszenikoetarako urrezko aroa ekarri zuten egile eta komikoak, tamalez 1936ko udaran izandako Guda Zibilaren etorrerak amaiera garratza ekarriz.