Kontzeptua

Antzerti

Gudarekin, euskal antzerti guztiaren egitura erori egin zen. ""Lauaxeta" bezala, fusilatu egin zutena eta garaiko europar korronteen bidean euskal antzertia modernizatzeko asmoa zuen egile hasberria bezalako euskal antzertiaren sustatzaile garrantzitsuenetariko batzuk gudan zehar erori ziren. Beste batzuk, Estanislao Urruzola, "Uxola" oparoa bezalakoek espetxea eta "barne erbestea" jasan behar izan zituzten. Gehienak erbesteratu egin ziren: Victor Ruiz de Añibarro Argentinara; Manuel de la Sota lehenengo Estatu Batuetan bizi izan zen eta gero, hainbat gorabehera ondoren Mariano Anso eta Telesforo Mozon idazle eta politikari errepublikar eta abertzaleak hurrenez hurren egin zutenaren antzera Lapurdin bizi izan zen; Mexikon, La Barracan Garcia Lorcaren esku eskuma izan zen Eduardo Ugarte eta Cecilia G. de Guilarte aurkitu ziren; Venezuelan, Andoni Arocena eta Martin Ugalde.

Erbesteko belaunaldikoen artean, 1959an Espainiar Antzertiaren Lagunen konpainia Toulousen (Frantzia) sortu eta sustatu zuen Jose Martin Elizondoren lana azpimarragarria dugu, ekimen horrekin diktadurak erbesteratu zituen egileei hedapen bikaina eman zielako. Eszena-zuzendaria eta erbeste-arazoaz dramaturgia zabala duen egilea izanik, Jose Martin Elizondoren sormen lanetariko batzuk Pariseko Théâtre des Nations-en, Meridako Antzerti Klasikoaren Antzeztaldian edo Sitgesko Nazioarteko Antzertiaren Jaialdian sarituak izan ziren.