Monarkia eta noblezia

Antso VII.a Azkarra (1996ko bertsioa)

Lausengutik eskomiora. 1196an Aita Santuak Antso Azkarra lausengatzen bazuen ere, hurrengo urtean, 1197an, berehala aldatu zuen bere jarrera, Leongo erregearekin zuen aliantzagatik eskumikua botaz. Zalantzan jarri da Antso Azkarraren eskomiku hau, baina 1198ko apirilaren 16ko buldan, Inozentzio III.a aita santu berriak bere legatu Raineriori agintzen dio froga dezala eskomikua aldarrikatua izan den. Arrazoia, antza, Nafarroako erregeak gazteluak bereganatu izana litzateke, Gaztelarekiko su-etenaren fidantza.