Architecture

Palacio Álava-Esquivel

Ver versión en euskera.

Sustatzailaren familiaren orubean eraiki zuten eta mehelin kokaleku bat betetzen du. Fatxada nagusia Zapateria kalean dago eta atzeko aurpegiak Herreria kalera ematen du.

Tipologia aztertzen bada, Alava-Eskibel jauregia dorreduna izateaz gain hiru solairukoa da eta bi isurialdeko teilatua dauka. Oinplano laukizuzeneko ereduari jarraitzen dio. Aurrealdeko fatxada harlanduzkoa da, multzoaren atzeko aurpegiak, berriz, harlangaitzazko paramentuak ditu eta, kasu honetan, harlandua murrizten da atal nagusietara eta baoen errefortzuetara.

Jatorrizko fatxada nagusiaren atal nabarmenena errenazimenduaren ohizko galeria bat zen baina kontserbazio-egoera txarraren ondorioz, XIX. mendean galeria berri bat altxatu zen, gaur egun ikusten dena. Fausto Iñiguez de Betolaza arkitektoak disenatu omen zuen galeria berri hau (erdizirkulu arkuak, kapitel korintoar eta zutabe ildaskatuak dauzkana) eta, dirudienez, berritzeko lan orokorra burutu zuen. Galeriaz gain, jatorrizko erdizirkulu arkuaren sarbidea, dobel handiekin hornituta, eta familiaren armarriak gordetzen dira.

Atzealdeko aurpegia erabat aldatuta dago. Jatorrizko antolamendua eta diseinua desagertu egin da. Bakarrik, goiko partean harrizko erlaitz bat, non ahur eta ganbil elementu kuxindurak aldizkatzen diren, eta XIX. mendeko elementu neogotikoak, lan berritzeko ondorioz, eta erloju baten agerpena, jatorrizko ingelesa omen dena, azpimarratzekoak dira, nahiz eta jatorrizkoak ez izan. Mende honetan ere, eraberritzeko lanekin batera, burdinesi batekin orubea itxi zen eta lorategi bat sortu zuten.

Eraikina honek pertsonaia ospetsuei ostatu eman zien, besteak beste, Ignacio Maria de Alava marinela, Miguel Ricardo de Alava jenerala, eta Wellington jenerala aipatzekoak dira.

Eraikuntzak hainbat jabe izan ditu, azkenekoa, Ignacio de Figueroa y Melgar, Tovarko dukea. Honek 1953 urtean utzi zion jauregia Espainiako protektoratuari eta geroztik Tanger udalerriaren jabetza du.

Fausto Iñiguez de Betolaza arkitektoari dagokionez, diozesiar eta probintzial arkitektoa izateaz gain, esan behar da neogotiko estilo artistikoa landu zuela eta garai hartako Gasteizko arkitekturan, batez ere erlijioso esparruan, baina zibil esparruan ere, bere eragina eta lana aztertu daitezkeela.

Alava-Eskibel jauregiaren eraberritzelo lana burutu zuela suposatzen da baina, oraingoz ezin da ziurtasunez baieztatu. Hala ere, Gasteizko zenbait obra enblematiko egin zituela jakina da, adibidez, Salesen monasterioa, Montehermoso jauregiaren berrikuntza, eta arkitektura industrial arloan, Azucarera eraikina.

  • DE BEGOÑA, Ana. Arquitectura doméstica en la Llanada de Álava. Siglos XVI-XVIII. Vitoria: Diputación Foral de Alava, 1986.
  • GONZALEZ CEMBELLIN, Juan Manuel; SANTANA EZQUERRA, Alberto. "Clasificación tipológica de los primeros palacios del País Vasco". Revisión del Arte del Renacimiento. ONDARE 17. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1998.
  • -ZORROZUA SANTIESTEBAN, Julen. Errenazimenduko Artea Araban. El arte del Renacimiento en Araba. Vitoria: Diputación Foral de Álava. Departamento de Cultura, 1999.