Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Iruñeko, Baionako eta Gasteizko gotzainek eta lau euskal Aldundietako lehendakariek osatutako Patronatuko Batzordeak antolatuta, 1918ko irailaren 1etik 8ra bitartean, Oñatiko Unibertsitatean, Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresu bezala izendatutako eta Alfonso XIII-ak zabaldua izan zen ekitaldia ospatu zen. Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresua deitu izan zenaren xedea euskal kultura hedatu, ikertu eta Euskal Herrian ziren zientzia- eta gaurkotasun-arazo desberdinetarako irtenbideak azaldu eta euskal kultura-ernaberritzearen bateratzaile eta artezlari bezala iraun zezan eta kongresuaren lanari iraupena eman ziezaion euskal-lurra maite zuten guztien artean osatutako entitate baten eraketa sustatzeari buruzkoa izan zen.

Ikerketa-planak zazpi talde handi zituen: Abenda, Hizkuntza, Historia, Artea, Irakaskuntza eta Gizarte- eta Zientzia-Politikak. Abenda taldeko txostenak Enrique de Eguren, José Miguel de Barandiarán eta Telesforo de Aranzadiren mailako Unibertsitate desberdinetako Katedradunei agindu zizkieten, eta Antropologia, Antropometria, Prehistoria, Etnografia, Demografia, etab. bezalako gai interesgarriak jorratu zituzten. Hizkuntza-taldeko lanak Julio de Urquijo, Luis de Eleizalde, Resurrección María de Azkue eta A. Olabideri, besteak beste, agindu zitzaizkien eta Euskeraren berrezarpenerako Metodologiaz, Euskal Fonétikaz, Lexikologíaz etab. jardun zuten. Historiako idazlanak, Ángel de Apraiz, Carmelo de Echegaray, Arturo Campión, Jesús de Rotaeche, Juan Carlos de Guerra, etab.-i eskaini zitzaizkien, eta gaika, kultura unibertsalaren aurrean euskal herriaren zeregina, Erlijio-, Itsas-, Ohitura-, Ekandu-, Genealogia-, Heraldika-, Batzar Nagusiak, etab.-ei buruzkoak. Artearenak, Pedro Muguruza, Teodoro de Anasagasti, eta A. Donostiari, besteak beste, eta Euskal Herrian bere Historiari buruz, Euskal Eskultore eta Margolariez, Herri-musikaz, Hirigintzaz, Ordenantzez, Baserrialdeez, Industria-herriez, jardun zuten. Irakaskuntzazkoak, Leoncio de Urabayen, Eduardo Landeta etab.-i, agindu zizkioten, Unibertsitateari buruz eta Herri-Geografiari buruzko lanbide- eta lehen mailako-irakaskuntzarako gaiak jorratuz. Euskal Gizarte-Antolakuntzarekikoak A. Luis de Chalbaud, Pedro de Chalbaud, Ramón Olascoaga, Víctor de Artola, Juan de Eguileor, Octavio de Elorrieta eta José María Díaz Mendivili etab. besteak beste, agindu zitzaizkien, eta sendi-Antolaketaz, Merkataritza eta Industria handiaz, Errepideez, Trenbideez, Telefonoez, Itsas-Nabigazioaz, Nekazaritzaz, Abeltzaintza eta Mendi aberastasunaz, Mutualitateez, Euskal Langileaz, etab-z jardun zuten. Eta Eusko Ikaskuntzena, Esteban Bilbaori, Eusko Ikaskuntzaren Antolaketaz eta etorkizunerako Kongresuez. Lehen Kongresu honetako emaitzarik garrantzitsuena, eta aldi berean emaitza oparoen hazia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos-en sorrera izan zen, garai hartan Estatuburu zen Alfonso XIIIa Oñatiko hitzaldian hauxe adieraztera etorriz:

"veo con singular complacencia la creación de la Sociedad de Estudios Vascos, y quiero que el primer aplauso que reciba esta Sociedad naciente sea el mío, como deseo ser el primero que se inscriba entre sus fundadores, consagrados al estudio y fomento de todo cuanto pueda contribuir al adelanto y progreso del País; cultivad vuestra lengua, el milenario y venerable euskera, joya preciadísima del tesoro de la humanidad, que habéis recibido de vuestros padres y debéis legar, incólume a vuestros hijos; estudiad vuestra historia para que no degenere nunca, para emular con noble empeño las hazañas de vuestros antepasados; mejorad vuestros campos, acrecentad vuestras industrias, dilatad vuestro comercio, enriqueced el emporio de vuestros valiosos haberes en artes y ciencias, y tonificad cada vez más vuestro vigoroso carácter con las santas austeridades de la moral. Para tan nobles fines, pedid los auxilios al cielo cuando estéis postrados ante la bendita Patrona de Guipúzcoa, la Santísima Virgen de Aránzazu, y, en esa labor, contad siempre con mis simpatías más vivas, con mi decidido apoyo, con todo el entusiasmo de vuestro Rey, que os aplaude y felicita...".

BEL