Dantza

Zinta-dantza

Zinta-dantzak Nafarroako Erriberan egiten ziren. Zonalde horretan "xingolaztatze edo txirikordatze" izen orokorrarekin izendatzen zen aipatu dantza eta ingurune horretan (Cortes, Fustiñana, Ablitas, Murchante, etab.) "Dance" izendatzen ziren dantzaldi, antzezpen edo bertsoekin lotzen ziren. Alboan dagoen Aragoiko probintzian ere aski ezagunak ziren "Dance" horiek.

"Dance" horien hasieran dantzariek agur- edo adeitasun-mugimendu batzuekin abiatzen ziren. Ondoren, artzain-bertsoak esaten ziren makila-dantza eginez. Zinta-dantzak bi txirikordatze-mota eginez dantzatzen ziren: sinplea eta bikoitza. Azkenik, amaitzeko, giza dorre edo "gaztelu" klasikoa egiten zuten.

Nafarroan zinta-dantza lorez hornitutako makila baten inguruan dantzatzen da, musika biziago edo modernoagoa da (mazurkaren erritmoa izaten du), pausuak sinpleak dira txirikordatze-mugimenduekin alderatzen badira eta mutilek dantzatu ohi dute.