Dantza

Zinta-dantza

Lurralde honetan dantza-mota hori "Zuhaitz-dantza" izendatu da orokorki eta Arabar Errioxari dagozkion dantza-zikloekin lotu da. Hala, Pipaonen (Araba) errituzko dantza horiek egiten dira San Roke egunez eta iraileko Gurutze Santuaren Gorespen egunean. Hala, "zinta- edo zuhaitz-dantza horiek" dantzatzen dituzte zintaz apaindutako masta baten inguruan zortzi dantzarik, hura txirikordatu eta berriz askatzeko mugimenduak antzeztuz.

Era berean, Biasterin makila-dantza bat ("San Joan Lepo Egin eguneko txirikordak"), "Arku-dantza", berri bat ("Junko Berdearen" doinu herrikoi baten soinura), zinta-dantzak edo "Zuhaitz-dantza" egiten dira eta zikloa amaitzeko "Biasteriko Jota" dantzatzen da.

Eltziego herrian egiten diren errituzko dantzek kutsu erlijiozko nabarmena dute. Plazako Ama Birjinaren ohorez irailaren 8ko prozesioan egiten diren dantzak. Ama Birjinaren irudiaren aurrean dantzatzen diren dantzen artean "zuhaitz-dantza" aurki dezakegu, aurrekoekin alderatuz ezberdina; izan ere, ez dira masta eta hartatik zintzilikatzen diren zintak erabiltzen. Aitzitik, dantzari bakoitzak eskuetan dituen laxoak kokatzen ditu, "zuhaitz" delakoaren inguruan hainbat joan-etorri egiten dituzten bitartean.