Dantza

Zinta-dantza

Zinta-dantza (zuhaitz-dantza, kordoi-dantza, etab.) oso ezaguna izan da hainbat mendez eta da oraindik Europa osoko nekazal kulturan. Pentsatzekoa da, gainera, Latinoamerikatik hartua dela, han aski errotu baitzen sinkretismo kultural eta erlijiozkoa gertatu zenean.

Dantza horren agertoki diren kasu zehatzen xehetasunezko azterketari ekin aurretik, esangarri da nekazal gizarte tradizionaletan landareen ikurrak direla elementu erabilienetako batzuk. Hori argi geratzen da udaberrian (balizko uztaren bedeinkapena egin nahiz haren babesa edo defentsa eskatzeko) eta udan (ugariak dira uzta oparoaren inguruan egiten diren jaialdiak). Hala, zuhaitzak baliatzen dira irudi gisa eta haien landa-espiritua aldarrikatzen da.



Maiatzeko zuhaitzak (Gurutze Santuaren antzekotasun kristauarekin) mozten dituzte tokiko gazteek. Hala berezko habitatetik (basoa) erauzi eta, behin apaindu edo bedeinkatu ostean, leku garai eta ikusgarri batera eramaten dituzte, komunitate osoa babes dezan. Gauza bera esan daiteke, San Joan jaiegunean (ekainak 24) eta zonalde ugaritan egiten diren tokiko jaiegunetan komunitateen begietara paratzen diren zuhaitz edo adarren inguruan. Azken kasu horretan gazteek herriko plazan altxatzen dute zuhaitza, hainbat produktuz hornitu edo apainduta. Halaber, sarritan, jaietako nasapuntako gisa erabiltzen dira.

Orobat, tokiko gazteen artean ohikoa izan da zuhaitz horien errepikak paratzea haien "maitasun leiala" erakusteko, neskatxa baten ezkontza iragartzeko edo, are, komunitateko usadioen aurkako jarreraren bat zigortzeko.

Agian jatorrian hala izango zen. Dena den, dantza-maisua agertu zenean (XV. mendean), gortesauen artean egiten zuen lan estimatuarekin, izaera koreografikoa duten estanpa eder edo bereziak sortu ziren. Ondoren, klase herrikoiak konposizio horiek kopiatu edo erreproduzitzen zituen bere jaialdietan.

Hori dela eta, zinta-dantza horietako asko dantzaldi- edo antzerki-saio handien barnean agertzen dira (errepresentazio eszenikoak, "danceak" edo "pastoradak" eta haietako elkarrizketa ugariak nahiz mairu eta kristauen arteko alarde edo antzezpenak). Bestela, errituzko dantza-ziklo batzuekin lotzen dira, tokiko gazteek edo artisauen gremioak dantzatzen dituztenak jaiegunetako prozesio ospetsuetan (Gorpuzti eguna, herriko jaiak edo gremio-jaiak, bisita garrantzitsuak, etab.). Hala ere, sarritan hura dantzatzeko era eta bere jatorria komunitatearen barnean jazotako gertakizun zehatz batekin lotzen dira (gaizkile edo etsaiak preso hartzea, irabazitako borrokak, gertakari azpimarragarriak, etab.).

Orokorrean, horrela dantzatzen da zinta-dantza: masta baten puntan hainbat apaingarri (liliak, landareak, traste mekanikoak edo panpinak) jartzen dira. Apaingarri horietatik kolorezko hainbat zinta zintzilikatzen dira eta zinta horiek dantzari kopuru bikoiti batek eusten ditu (8, 12, 16, etab.). Dantzari horiek lekuan bertan zenbait pausu antzezten dituzte eta, ondoren zintak mastan txirikordatzeko mugimenduak egiten dituzte. Behin guztia txirikordatuta, kontrako aldera mugitzen dira zintak askatzeko. Zenbaitetan, kapitain (buruzagia), morroi-nagusi edo makila-gizon batek zuzentzen du zinta-dantza hori, , etab.

Zinta-dantza Euskal Herriko Pirinioen azpiko probintzietan ezagutzen da, izan ere, Pirinioez iparraldean ez da harren arrastorik. Jarraian, zinta-dantza agertzen den probintzietan dantzak dituen berezitasunak ikusiko ditugu.

Lurralde honetan dantza-mota hori "Zuhaitz-dantza" izendatu da orokorki eta Arabar Errioxari dagozkion dantza-zikloekin lotu da. Hala, Pipaonen (Araba) errituzko dantza horiek egiten dira San Roke egunez eta iraileko Gurutze Santuaren Gorespen egunean. Hala, "zinta- edo zuhaitz-dantza horiek" dantzatzen dituzte zintaz apaindutako masta baten inguruan zortzi dantzarik, hura txirikordatu eta berriz askatzeko mugimenduak antzeztuz.

Era berean, Biasterin makila-dantza bat ("San Joan Lepo Egin eguneko txirikordak"), "Arku-dantza", berri bat ("Junko Berdearen" doinu herrikoi baten soinura), zinta-dantzak edo "Zuhaitz-dantza" egiten dira eta zikloa amaitzeko "Biasteriko Jota" dantzatzen da.

Eltziego herrian egiten diren errituzko dantzek kutsu erlijiozko nabarmena dute. Plazako Ama Birjinaren ohorez irailaren 8ko prozesioan egiten diren dantzak. Ama Birjinaren irudiaren aurrean dantzatzen diren dantzen artean "zuhaitz-dantza" aurki dezakegu, aurrekoekin alderatuz ezberdina; izan ere, ez dira masta eta hartatik zintzilikatzen diren zintak erabiltzen. Aitzitik, dantzari bakoitzak eskuetan dituen laxoak kokatzen ditu, "zuhaitz" delakoaren inguruan hainbat joan-etorri egiten dituzten bitartean.

1828an Fernando VIIak egindako bisitaren ondotik eta 1886an Durangon ospatu ziren Euskal-Jaien ostean, gaztetxoz osatutako konpartsa batek jatorri ezberdineko hiru koreografia antzeztu zituten. Horrenbestez, halako gertakizunekin lotzen dira halakoak.

Lehenengoa antzinako iruleen lanari buruzko antzezpen kantatua da, bigarrena beste garai batean neskatoek egiten zuten arku- edo uztai-dantza bat da, eta hirugarrena Domingiluen Dantza delakoa da, hau da, muturrean panpina bat duen (zezen-plazetan ipintzen zen Domingeluaren antzekoa) masta baten inguruan egiten den kolore anitzeko zinta-dantza. Panpina hori erritmoarekin batera mugitzen da, keinu irrigarri ugari eginez. Panpina hori Bajamelu buruzagiarekin lotzen da, hots, Tavirako Borrokan arabiarra preso hartu eta paldoan sartu zenekoa oroitzen duen bertsio herrikoiarekin. Azken dantza hori corpuseko festarekin lotu izan da eskuarki eta, noiz edo noiz Durangoko inauteriren batekin ere bai.

"Brokel-dantza" izeneko dantza-zikloa errituzko hainbat dantzaz osatzen da. Zenbaitetan tresna osagarriak erabiliz egiten da eta beste zenbaitetan haiek baliatu gabe. Ziklo horren barnean egiten da "Zinta-dantza" izenekoa. Juan Inazio de Iztuetak aipatzen digunez azken dantza hori 12 gaztek egiten zuten tradizionalki, buruzagi baten zuzendaritzapean. Lehenik eta behin lekuan bertan dantzatzen zuen taldeak eta, ondoren, zintak txirikordatu eta askatzeko mugimenduak egiten zituzten.

Dantza hori probintzia osoan hedaturik zegoen (Zaldibia, Errenteria, Donostia, Antzuola, etab.) eta, zenbaitetan, muturrean kaiola esferiko baten itxura zuen tramankulu bat zintzilikatzen zuten. Kaiolaren barnean bi uso egoten ziren eta kaiola irekitzean ikusleek hegaztien hegaldi aske ikusgarri edo ustekabekoa ikusten zuten.

Zinta-dantzak Nafarroako Erriberan egiten ziren. Zonalde horretan "xingolaztatze edo txirikordatze" izen orokorrarekin izendatzen zen aipatu dantza eta ingurune horretan (Cortes, Fustiñana, Ablitas, Murchante, etab.) "Dance" izendatzen ziren dantzaldi, antzezpen edo bertsoekin lotzen ziren. Alboan dagoen Aragoiko probintzian ere aski ezagunak ziren "Dance" horiek.

"Dance" horien hasieran dantzariek agur- edo adeitasun-mugimendu batzuekin abiatzen ziren. Ondoren, artzain-bertsoak esaten ziren makila-dantza eginez. Zinta-dantzak bi txirikordatze-mota eginez dantzatzen ziren: sinplea eta bikoitza. Azkenik, amaitzeko, giza dorre edo "gaztelu" klasikoa egiten zuten.

Nafarroan zinta-dantza lorez hornitutako makila baten inguruan dantzatzen da, musika biziago edo modernoagoa da (mazurkaren erritmoa izaten du), pausuak sinpleak dira txirikordatze-mugimenduekin alderatzen badira eta mutilek dantzatu ohi dute.

  • ARAMBURU URTASUN, Mikel. Danzas y bailes de Navarra. Iruña: Nafarroako Gobernua, 2000. (Temas de Navarra; 15 zenb.).
  • ARAMBURU URTASUN, Mikel. "El dance o paloteado: aproximación antropológica". Dantzariak 42. Iruña: Euskal Dantzarien Biltzarra, 1988.
  • BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA. Bizkaiko dantza tradizionalak [Cdrom]. Bilbo: Euskal Dantzarien Biltzarra.
  • CARO BAROJA, Julio. La estación de amor. Madrid: Taurus, 1979.
  • CARO BAROJA, Julio. El estío festivo. Madrid: Taurus, 1984.
  • CURT SACHS. Historia Universal de la danza. Buenos Aires: Centurión, 1943.
  • HAINBAT EGILE. "Nafarroako makil dantzei buruzko ihardunaldia. / Jornada sobre las danzas de palos en Navarra, 1985". Cuadernos de Sección Folklore, 3. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1985.
  • IZTUETA, Juan Inazio de. Danzas de Guipúzcoa / Gipuzkoa?ko dantzak. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1968.