Jaialdiak-Ekimenak

Euskal Festak

Ideiaren sortzaile gisa, 1893. urtean Abaddieri harrera beroa egin zioten Azpeitian, herriko 150 mutiko eta helduk musika eta abestiz hartu baitzuten, herritar guztien txalo artean.

Jose Ignacio Arana (S.J.) euskal poetak hainbat bertso idatzi zituen horren harira, Azpeitiko Beloqui baritonoak kantatu zituenak:

Agur gure biotzeko
Aita Jaun aundiya
Abadiko Antoniyo
Aitorren semia
Zurekin poztutzenda
Azpeitiko erria
Zeralako esuskaldunen
In maitalarria

Aprica-tar beltz eta
Ijito-tar etan
Brasil-go erreiñu ta
Europa-ko etan
Zure jakinduria
Gon da loretan
Maitagarria zera
Guretzat benetan.

Programa irailaren 10ean hasi zen bandak eta danbolinak jotako diana eta kalejira batekin. Ondoren, Meza Nagusia ospatu zen, Udaleko Korporazioa eta Abbadie bera bertaratu zirelarik. Ondoren, udaletxetik terkarien lehen lehiaketa ikusi ahal izan zen. Lehia Arrospide aizkolariak irabazi zuen eta urrezko 60 franko jaso zituen sari modura. Ezker-horman eta esku hutsez jokatzen zen pilota partida izan zen gero eta, arratsaldez, bertsolarien arteko lehia (Pello Errota bertsolaria, Asteasuko errotaria, izan zen irabazlea, urrezko 100 franko jasoz). Jardunaldiari amaiera emateko literatura eta musika nahasten zituen ekitaldia ikusi ahal izan zen Zirkulu Katolikoan.

Hilaren 11n (astelehena), bezperan bezalaxe, musika meza eta kanpai-iraulketa izan ziren lehenik. Ondoren, irrintzilarien lehiaketa jokatu zen eta ezpata-dantzaren erakustaldia ikusi ahal izan zen. Euriak zapuztu zuen ondoren eguna. Dena den, Mutikoen Eskolan ospatutako musikaldia ez zen bertan behera geratu.

Asteartean, azken egunean, herriko azoka tradizionala ospatu zen eta, goizez, suilaz hornitutako nesken lasterketa. Pilotalekuan ezker-horman eta zumezko eskularru txikian jokatu zen. Luis eta Vicente Mardura lehiatu ziren Arru (frantsesa ezizenez) eta Viquendi ezkerraren (donostiarra) aurka. Bigarrenak nagusitu ziren 40-35 eta urrezko 400 franko jaso zituzten. Txistularien lehiaketan saria guztien artean banatu zen eta esne-behien lehiaketan Florentino Orendaandi azpeitiarra gailendu zen, 100 pezeta irabaziz.

Lehen Euskal Festak Guernikako Arbola abestuz amaitu ziren, aldarri gisa Jose Ignacio Arana (S.J.) poetaren bertsoak izan zituztenak:

¡Euzkera bici-bedi¡
Bizi Euskaldunak¡
Beren kristautasunaz
Ondo esagunak
Gure erriaren alde
Gazte ta aidunak
Obtura gordetzaile
Alkarren lagunak.