Jaialdiak-Ekimenak

Euskal Festak

Antoine d'Abbadie politikari eta diplomatikoa izan zen "euskal kultura, ohitura, hizkuntza, joko, dantza eta abestien aldeko lan aberkoi goresgarriarekin" XIX. mendearen azken herenean Euskal Festa izendatu zirenak finkatu zituena, antzinatik ezagutzen ziren joko eta lehiaketa herrikoien multzo antolatu gisa. Festa horiek Urruña, Sara eta Donibane Lohitzunen ospatu ziren. 1893an Azpeitira eraman zituen eta urtero Gipuzkoako hemezortzi udalerritan antolatzea adostu zen. Bigarren mundu-gerran zehar bertan behera utzi ziren ospakizun horiek. Horren ostean, 1927an, Donostian antolatu ziren berriro eta, denboraren poderioz, Euskal Aste eta Euskal Jaiak izendapenak indartu ziren.