Zuzendariak

Berasategi Luzuriaga, Juan Bautista

Pasai Donibanen 1951an jaiotako zine-zuzendari gipuzkoarra.

Animazioaren esparruan aitzindarietako bat izateagatik, euskal zinemako figura nabarmena. Zinemagintzako bere ibilbidea hasi aurretik irudigintzaren eremuan lan egin zuen, adibidez liburu-azalak diseinatuz.

1977an bere lehen filma egingo du, La estrella de oriente-Ekialdeko izarra animaziodun laburra, Donostiako Zinemaldian estreinatua izana. 1979an beste animaziodun labur bat zuzendu zuen: Fernando Amezketarra. Lan honekin hainbat jaialdi eta erakusketatan parte hartu zuen, Bilboko Dokumental eta Zine Laburraren Nazioarteko XXI Jardunaldian Euskal Zinearen Lehen Saria lortuz. 1979an Nafarroan euskararen egoera aztertu zuen Euskara galdutako Nafarroa izeneko Ikuska 6 zkia. zuzenduz Ikuska seriearekin Euskal Herriaren erretratu bat egin nahi zuten euskal zinemagile aldrarekin bat egin zuen. Dokumentalak isurtzen duen hileta ukituak, neurri handi baten behintzat itxura goibeltsua zeukan apaiz baten agerraldiak eraginda, landutako gaiaren argazki argi bat adierazten digu.

Tarte honen ondoren, Berasatagik marrazki bizidunekin lan eginaz jardun zuen . 1983an Kukubiltxo estreinatu zuen, Bilboko Dokumental eta Zine Laburraren Nazioarteko XXV Jardunaldian Euskal Zinearen Lehen Saria lortuz zuen film laburra. Bildutako eskarmentu guztia izanez, behingoz animaziodun film luze bat filmatzeari ekin zion. Abentura honen emaitza Kalabaza tripontzia-La calabaza mágica (1985) izan zen, marrazki bizidunen euskal lehen film luzea izatearren jada Euskadiko zinearen historiaren zati dena. Hasiera baten zinemagilea, irudiei zegokienez, Disneyren estetikara hurbiltzearen alde agertu zen, urte horietan hain modan zegoen japoniar marrazkia hasieratik baztertuz. Edukiarekin ez zen inolako zalantzarik izan. Euskal folklorearen kultura-ondare aberatsak, bere elezahar herrikoiez, zeluloidean agertzeko kontakizun-iturri agortezina zen. Horrezaz gainera bere aitzindari izaera gogoan hartuz Berasategi bere inguru naturalean zegoen hurbilena eta kutunenarekin hasi izana erabat logikoa zen. Eskarmenturik ezak estilo grafiko ugaria erabiltzera bultzatu zuen, guztia era bakar baten egin ordez. Horretatik, filmean elkargune komunez bat egindako era askotako historiak azaltzen zaizkigu: Kontalari zereginak betetzen dituen Kalabaza Tripontziko planetaren satelite bezala bihurtutako agure zaharra. Proposamenak, talentu, freskotasun eta humorez jositakoak, Donostiako Nazioarteko XXXIII Zinemaldian Ohorezko Aipamena lortu zuen. 1991an Donostiako XXXIX. Zinemaldiko edizioan marrazki bizidunen bere bigarren Balearenak-Balleneros filma, nahiz eta gerora La leyenda del Viento del Norte-Ipar haizearen erronka film luzearekin Episa ekoizleak Berasategik egindako film hori plagiatu egin zuena salatzean ikaragarrizko gaizpide baten izan zen, estreinatu zuen. Arabako Entzutegiak emandako epai-erabaki batez (1999-03-24), geroztik Auzitegi Gorenak berretsia izan zena (2001-05-03), Berasategiri arrazoia eman zion, La leyenda del Viento del Norte, Episak ekoiztu eta bere kreditu-tituluetan zuzendaritza lanetan Carlos Varelak eta Maite Ruiz de Austrik izenpetu izatean Juanba Berasategirenak ziren egile-eskubideak kendu egin zizkiela adieraziz erabakia ematean. Horretara filmaren zuzendari gisako egiletza Berasategiri aitortu egiten zitzaion. Film honek Houstoneko (1993) Bideo eta Filmen Nazioarteko Ekitaldiko Urrezko Domina, Salamancako (1993) Espainiar Zinemaren Astean Lehen Saria eta Itsaso- eta itsasontzi-Zinemako (1994) Nazioarteko Asteko XXIII. Zilarrezko Karabela Saria bezalako sariak jaso zituen.

1997an Washington Irvingen Cuentos de la Alhambra izenekoan oinarritutako Ahmed, príncipe de la Alhambra-Ahmed, Alhambrako printzea (1997) izeneko magiaz jositako marrazki bizidunen film luzea egin zuen. Film honekin Keoskemét Animation (Hungría) V. Zinemaldian musika Saria lortu zuen.1998 eta 1999 urte-bitartean Lazkao Txiki animazio seriea zuzendu zuen (104 kapitulu, bakoitza zazpi minutuko iraupenduna). Beste animazio lan batzuen artean Txabi Basterretxeak eta Joxean Muñozen La isla del cangrejo (1998-1999) marrazki bizidunen filmean muntaia lanak egin edo Txirrita (1999-2000) marrazki bizidunen seriea burutu ondoren, 2003an Alhambrako giltza-El embrujo del sur, bere arinagoko Ahmed, Alhambrako printzea film luzearen jarraipena zena estreinatu zuen. Eredugarri bezala Disneyren estetika duen apustu dirdiratsua dugu. 2005ean Basauriko Animazioaren Nazioarteko Zinemaldiaren (ANIMA) omenaldia jaso zuen. Jaialdiaren eremuan, gainera, bere lanaren ibilbidea azaldu zen. 2006an, bere zinemagintza lanaren bitartez euskararen sustapenean egindako lanarengatik Anton Abbadia Saria lortu zuen. 2009an Barriola, San Adriango azeria animazioko film luzea estreinatu zen. Koldo Izagirre izan zen gidoilaria eta, Kalabaza tripontzia filmak bezala, herrialdearen elezahar eta tradizioak gogoratu zituen, oraingoan Aizkorriko ikazkinak zirelarik protagonistak.

Bere ibilbide guztian zehar Euskal Ekoizleen Elkarte Independientea, Animazio-Ekoizleen Espainiar Elkartea, Animazio-Filmen Nazioarteko Elkartea (ASIFA-Euskadi) Eskubideen Kudeaketarako Elkartea (EGEDA) edo Euskal Herriko ikusentzunekoen ekoizle independenteen Elkartea (IBAIA) bezalako entitate edo elkarteen sortzaile ere (batzuetan Lehendakari karguan izanez) izan da bere lanbide-ibilbide guztian zehar.

2012. urtean zuzendari, editore eta ekoizle lanak burutu zituen Tormeseko itsumutila telesaila aurkeztuz.

  • La estrella de oriente-Ekialdeko izarra (CM, 1977)
  • Fernando amezketarra (CM, 1979), (Primer Premio de Cine Vasco en el XXI Certamen Internacional de Cine Corto y Documental de Bilbao.)
  • Ikuska nº 6, Euskara galdutako Nafarroa (CM, 1979)
  • Kukubiltxo (CM, 1983) (Gran Premio de Cine Vasco en el XXV Certamen Internacional de Cine Corto y Documental de Bilbao)
  • Kalabaza tripontzia-La calabaza mágica (1985) (Mención de Honor en el XXXIII Festival Internacional de Cine de San Sebastián).
  • Hautsi zure marka (CM, 1986) de Koldo Izagirre (producción)
  • Bizkaia, un país para la inversión (1986) (producción)
  • Conóceles (1987) (producción)
  • Flanery eta bere astokiloak (1987) (producción)
  • La leyenda del Viento del Norte-Ipar haizearen erronka/Balearenak (1991) (Medalla de Oro del Festival Internacional de Películas y Video de Houston (1993), Primer Premio en la Semana de Cine Español de Salamanca (1993) y Premio Carabela de Plata en la XXIII edición de la Semana Internacional de Cine Naval y del Mar en1994)
  • Sorkunde (1992) (serie de 16 microespacios televisivos de 45 minutos para el Instituto Vasco de la Mujer)
  • Sport man (1992) (serie de 25 microespacios televisivos de 15 minutos de duración sobre los deportes olímpicos)
  • Desde entonces (CM, 1994) de Begoña Vicario (tareas de producción, publicidad, cabeceras de película, etc),
  • Fernando Amezketarra (1994-1995) (serie de 13 capítulos de 15 minutos de duración)
  • Ahmed, príncipe de la Alhambra-Ahmed, Alhambrako printzea (1997) (Premio a la música en el Festival de V. Keoskemét Animation de Hungría)
  • Lazkao Txiki (1997, 104 capítulos de siete minutos de duración cada uno)
  • La isla del cangrejo (1998-1999) de Txabi Basterretxea y Joxean Muñoz (montaje)
  • Guay y los ladrones de señales (1998) (cortometraje de 10 minutos. Campaña publicitaria sobre educación vial)
  • Txirrita, (1999-2000) serie de dibujos animados (52 capítulos de siete minutos de duración cada uno).
  • Alhambrako giltza-El embrujo del sur (2001-2002)
  • Otra condición (2005) Video corporativo realizado por encargo de la Asociación de Padres Ortzadar
  • Txirri, Mirri eta Txiribiton-Pailazokeriak /paya s.o.s. (2004-2005) de Imanol Zinkunegi (producción y coguionista)
  • Barriola, San Adriango azeria-el zorro ladrón (2008)
  • Tormeseko itsumutila/El Lazarillo de Tormes (Telesaila)(2012, Zuzendari, editore eta ekoizlea)
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 or.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 or.
  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. Cine Vasco: de ayer a hoy -época sonora-, Bilbao, Mensajero, 1984, 331 or.
  • MIGUEL, Casilda de; REBOLLEDO ZABACHE, José Ángel; MARÍN MURILLO, Flora. Ilusión y realidad. La aventura del cine vasco en los años ochenta, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 1999, 295 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, núm. 3, 1999, 407 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 or.
  • UNSAIN, José Maria. El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 or.
  • ZUNZUNEGUI, Santos. El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Vizcaya, 1985, 603 or.