Zuzendariak

Berasategi Luzuriaga, Juan Bautista (2008ko bertsioa)

1951n Pasaian jaiotako zuzendari eta ekoizle gipuzkoarra. Diseinua eta marrazketa ikasten ditu, eta, aldi berean, zinema-entseguak egiten ditu. Euskal Herrian animaziozko zinemaren aitzindaria izan zen, eta 1985ean Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea zuzendu zuen. Kultura Ministerioaren arabera, "kalitate berezikoa, interes zinematografiko berezikoa eta haurrentzako berezia" da film hori. Ikuska (euskal kulturari buruzko dokumentalak) telesailean parte hartu zuen, hainbat zereginetan, eta 6. zenbakiko errealizadorea izan zen, euskarak Nafarroan duen egoerari buruzkoa. 1991-1997an, Euskal Ekoizleen Elkarte Independentearen (AIPV) presidentea izan zen, 1993-1994 urteetan Espainiako Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkartearen (FAPAE) zuzendaritza-batzordeko kidea, Eskubideak Kudeatzeko Erakundearen (EGEDA) kide sortzailea eta Euskadi Animazio Filmaren Nazioarteko Elkartearen (ASIFACINE) kide sortzailea.

Ekialdeko Filmografia (1977), film laburra,

marrazki bizidunak; Ikuska 6
(1979), film labur dokumentala; Fernando Amezketarra (1981), film laburra, marrazki bizidunak; Kukubiltxo (1983), film laburra, marrazki bizidunak; Kalabaza tripontzia (1985), marrazki bizidunak; Bizkaia, un país para la inversión (1996, ekoizpena), dokumentala; Balearenak (1991)Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan Euskal Zinemaren Saileko

Lehen

Saria (1981), Fernando Amezketarraren eskutik. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Estatuko I. Lehiaketako Euskal Zinemaren Sari Nagusia (1983), Kukubiltxo filmarengatik. Donostiako XXXIII. Nazioarteko Zinemaldian Ohorezko Aipamena jaso zuen Kalabaza tripontziak filmak (1985).

Bibliografia

Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999. Gainera:

Unsain, Jose Maria: El cine y los vascos, Donostia, Eusko Ikaskuntza, Euskadiko Filmategia, 1985. López Echevarrieta, Antonio: Vascos en el cine, Bilbo, Mensajero, 1988. Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Aldundia

1985.Estrena, 2003an, Alhambrako giltza/El embrujo del Sur animaziozko filma, Andaluzian eta Historian zehar abenturaz betetako bidaia. 2004ko maiatzean, Ibaia Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidente aukeratu zuten, Iñaki Gomezen ordez.

Carmen IZAGA SAGARDÍA