Écoles

Legazpi ikastetxea. Zumarraga

Anaien Zumarragara iristea ez zen kasualitate bat. Eskaera soziala eta laborala bazegoen herrian eta erakunde hezitzaile bat behar zuten. Egoera ezaguna zen Udalarentzat eta honek erantzuna prestatzeari ekin zion. XIX. mendetik eta, batez ere, XX. mende hasieratik Zumarragako autoritateek herriak pairatzen zituen eraldaketak jarraitzen zituzten, baina trenaren presentzia eta beste eraikin berri batzuk eraikitzea, nahiz eta demografiko hazkundea hirurogeigarren hamarkadara arte ez izan, agintarien begiak ireki zituzten. Aldaketa horiek bere eragina izan zuten hezkuntzaren arloan eta bi norabide hartu zituzten: eskaintza eskolarra zabaldu behar zen eta eskaintza horrek lanbide heziketara zuzendua izan behar zen, hau da, langile kualifikatuak behar zituzten eraikuntza eta industria loratzen ari zirelako. Hori dela eta, 1900 urtean "Marrazketa eskola Arte eta Ofizioei zuzenduta" sortu zuten, baina eskola honetan sartzeko ikasleek irakurri eta idatzi, eta ariketa aritmetikoak jakin behar zuten. Beste aldetik, eskaintza eskolarrak zabalagoa izan behar zen baina une hartan herrian irakasle bat besterik ez zegoen, beraz, irtenbide bat aurkitzeko eskola pribatuei begiratu behar zen eta han "Hijas de la Cruz", hiru mojak, aurkitu zituzten zeintzuk gaur egun arte Zumarragan izan dira. 1912an Udalak "Arte eta Ofizio Eskola" sortzen saiatu zen eta, bide batez, Marrazketa Eskolaren ordezkapena egin, honek funtzionatzeari utzi ziolako. Eskola berriak diru-laguntza jaso zuen Udalatik eta Diputaziotik, beste herri batzuetan egin zuten bezala. Esate baterako, praktika hau Errenterian (1900), Irunen eta Bergaran (1901), Eibarren eta Arrasaten (1902), Ordizian (1904), Beasainen (1908), Oñatin eta Azpeitian (1911), Tolosan eta Donostian, haietako ospetsuenak. Eskola hauek populazioaren oniritzia zeukaten eta erakundeetako diru-laguntza jaso zuten Lehenengo Hezkuntzaren gabeziak betetzen zituztelako eta ikasle kualifikatuak ateratzen zituztelako.

Zumarragako "Arte eta Ofizio Eskola" Udalako interesetik sortu zen eta horrela zioen bere Alkateak: "herri honen gaztediaren prestakuntza oso eskasa da eta, aldi berean, gure industriak hazten ari dira, beraz, langileek prestakuntza egoki bat behar dute eta herriko irakasleak ezin du eman langileek behar zutena, irakaskuntza horri ez dagokiolako eta ikasle gehiegi daudelako herriko eskolan, azken txostenak esaten zuenaren arabera 140 ikasle zituen eskola honek". Artean, 1914ean, Miguel de Ugalde alkateak, agintaldia bukatzen ari zenean, berriro aipatzen zuen holako eskola bat behar zuela herriak "Arte eta Ofizio Eskolari dagokionez, bere presentzia beharrezkoa zen, ezinbestekoa eta premiazkoa, lotsa eta lastima ematen du haurren hizkera zikin horrek eta, beste aldetik, gure herrian industria asko sortu dira eta marrazketaren eta kalkuluaren ezaguerak beharrezkoak dira eta gutxi dira ezaguera horiek daukatenak, hain erabilgarriak langile adimentsu bat izateko; eta langileen prestakuntza on bat Arte eta Ofizio Eskola bat behar bada, merkataritzan lan egiten dutenarentzat ere interesgarria izango da. Nik neuk atzerrian eskola batzuk bisitatu ditut eta Kristau Eskolek ematen dutena eta azterketak egiten dituztenak izugarriak dira eta hamar eta hamabi urteko dakiten mutilek hobezina da. Mutil horiek merkataritza ariketak erraz menperatzen dituzte, eta nola gainera! Esate baterako, Belgikan, mutilek, Anaia Hauen eskoletan ikasten dutenak ez daukate oztoporik lana aurkitzeko eta gehienek merkataritzako enpresetan lan egiten dute.