Écoles

Legazpi ikastetxea. Zumarraga

1914eko azaroaren 1ean ikasturtea hasi zen, nahiz eta ikasleek matrikula egiteko hamahiru egun itxoin. Sinatu zuten kontratuak horrela zioen: hiru Anaia izango dira Kongregazioarenak, zeinek mila pezeta kobratuko dituzte; etxebizitza eta eskolaren gastuak Udalak ordainduko ditu; irakaskuntzako ereduak eta ordutegiak. Aurretik, maiatzaren 22an araudi bat sinatu zuten, ekainaren 14ean hain zuzen ere. Honek hamaika artikulu zituen:

  1. Eskola graduatuak Arte eta Ofizioen irakaskuntzak emango zituen.
  2. Eskola Udalaren menpe izango zen.
  3. Ordainketak Udalak egingo zituen.
  4. Curriculumak izango zituen: Kristau Doktrina, Historia Sakratua, Gizalegea, Lehenengo Hezkuntzakoak eta Marrazketa eta Frantsesa.
  5. Sarreraren baldintzak.
  6. Zazpi urte izatea.
  7. Idaztea eta irakurtzea beharrezkoa zen.
  8. Gaixotasun kutsagarria ez izatea.
  9. Diziplinaren kontuak irakasleei eramango zituzten.
  10. Haurrek kuota bat ordaindu behar zuten, baina hau desberdina izango zen Zumarragakoentzat edo beste herrikoentzat. Horrela, Zumarragakoek, oinarrizko mailan bazeuden bi pezeta ordainduko zituzten eta beste herrikoek hiru pezeta. Goiko mailan bazeuden herrikoen hiru pezeta ordainduko zituzten eta kanpotarrek lau pezeta.
  11. 11. Material eskolarra ikasleei zegozkien.

Lehenengo Gerra Mundiala hasi zenez Anaiak ekartzea ez zen lan makala izan, asko soldaduska egitera joan zirelako, baina azkenean lortu zuten eta Zacharie Auguste frantziarra, zein zuzendaria izango zen eta 1922ra arte zentroan izan zena lehenengo klase ematen; Lothaire Prosperrek, zeinek bigarren klasea eraman zuena eta Lys Mariek, gauza puntualak eramaten zituena. Hurrengo ikasturtean Javier Faustino Anaia nafarra agertu zen eta 1919ra arte izan zen, baina 1928 bueltatu zen eta 1933ra arte izan zen.

Ikastetxeko alderdi batzuk kontrolatzeko beharrezkoa zen batzordearen sormena, batez ere, diziplinaren eta ikasleen sarreraren kontuak. Horrela, 1914eko azaroan batzordea sortu zen eta Alberto Artiz Alkateak, Jose Urdangarin eta Juan Maria Landa zinegotziek, Sabel Aranzadi medikuak, Jose Enrique Lasa parrokoak, Miguel de Ugalde alkate ohiak eta gurasoen ordezkariak parte hartu zuten. Azken hau, Miguel de Ugalde ohorezko presidentea izan zen.

Une hartatik eskola normaltasun prozesua hasi zen eta matrikularen hazkundea geldiezina bihurtu zen. Horrek, matrikularen hazkundeak, arazoak sortu zituen 60 ikasle gehienez izan behar zelako eta gehiago izan zelako. Egoera berezi horri irtenbide bat emateko hirugarren gela ireki zuten, baina 1920an "Historikoak" jasotzen duen bezala lokala eta Komunitatearen arazoak gero eta larriagoak ziren eta zerbait egin behar zen. 1918an Gipuzkoako Irakaskuntzako Batzorde Probintzialak Arte eta Ofizio Eskola guztiak bisitatu zituen eta 1920an Zumarragako eskolari bere oniritzia eman zion, baina aldi berean, eraikin berri bat sortu behar zela esan zuen. 1922an egoera errepikatu zen, Foru Aldundiko lau diputatu joan ziren eta berriro oniritzia eman zieten, baina eraikin berri bat behar zutela ere aipatu zuten. Hurrengo urteetan kontu errepikatu zen, baina larriagoa oraindik ez zen heldu, hau da, klaseak beheko solairuan zeuden, familia bat, seme batekin eta alaba batekin, lehenengo pisuan eta Anaiak bigarren pisuan. Denak ate berberetik sartzen ziren. Egoera hau kezkagarria zen, batez ere, "Historikoak" ikusiak, Anaiak familia batekin etxebizitza berbera bizi zirelako eta familia honek aita, ama, semea eta alaba zituelako. Urtero Anaia Ikuskatzaileak neskaren urteak idazten zuen, horrela, 1923an "neskatxoak" hamalau urte zituen, 1928an hamasei eta 1930ean hamazazpiko "gazte" bat zen. Ez dakigu nork egiten zituen batuketak eta kenketak, baina neskaren adina "aldagarria" zen. Ordea, "arazo larri" hau urrutiago joan zen eta Alkateak parte hartu behar izan zuen. Alkateari egoera jakinarazi zioten, hau da, ostatu horrek ez zituen baldintza minimoak betetzen Anaien Komunitate batentzat eta eskolak ez zuen patiorik. Ondorioz, 1930ean eraikin berria egingo zuten.